Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Ibilbide berdeak

Anillo Verde de Vitoria-Gasteiz

Banner

Salburua, Arkautiko urmaela - Ikusi beharreko hezegunea

Arkautiko urmaelaren ibilbideak, Salburuko parkeko aberastasun ornitologiko bikainaz gain, orein-taldea hurbil ikusteko aukera ere ematen digu hirigunetik 3 kilometrotara. Salburuan espezie bitxi asko bizi direla ahaztu gabe -adibidez, mirotza, mokozala etab.- bisoi europarra eta baso-igel jauzkaria nabarmendu behar ditugu, desagertzeko arrisku larrian baitaude, eta hezegune honetako ikurrak baitira.

Eremu baliotsu eta ahul hori babesteko (Espazio Natural Babestuen Natura 2000 Europar Sarearen barruan Garrantzi Komunitarioko Lekutzat hartu dute), behar-beharrezkoa da bertan bizi den faunari trabarik ez egitea eta, horrez gain, ezin dira bertan espezie exotikoak askatu, ugaldu ahal direlako eta bertako espeziek bazter ditzaketelako.

Arkautiko urmaela

Fitxa teknikoa

Luzera: 4 km | Denbora gutxi gorabehera: ordubete | Pista mota: bide-zorua | Bidea egokia da haurren aulkietarako | Nola iritsi: L3, Zurbaoko atea/Biosfera geltokia

Egin klik irudiaren gainean tamaina handiagoko PDF bertsioa ikusteko.

Ibilbidearen mapa

Ibilbidea

  • Arkautiko urmaela inguratzen du ibilbideak. Ataria Interpretazio Zentroan hasiko gara.
  • Atariaren aurrean, Eraztun Berdearen Bira adierazten duen bidea hartuko dugu, Zadorra ibaiaren noranzkoan. Vital Kutxaren eraikinaren parean, Biratik aldenduko gara eta eskuinerantz joango gara. Eurite handiak diren garaian, bide hori moztuta egon daiteke.
  • Hurrengo bidegurutzean eskuineko bidea hartuko dugu, hegoaldera doana, San Tomás ibaiaren ubidearen parean jarraituko dugu. Pixka bat aurrerago joanez, ezkerrerako desbiderapen batek "Las Zumas" hegaztien behatokira eramango gaitu.
  • Gure bidea hartuko dugu berriro. Ezkerrean Arkautiko hariztia eta oreinek bazkatzeko larre zabala ikusiko ditugu.
  • Zurezko zubi txiki baten bidez Betoñuko urmaelaren pasealekura eramango gaituen eskuineko bidegurutzea atzean utziko dugu.
  • Beste eskuineko desbiderapen bat igaro ondoren (Elorriagara doa), mahaien eta iturriaren eremura iritsiko gara, eta hantxe atseden hartzeko aukera izango dugu.
  • Zertxobait aurrera joanez, parkerako informazio-gune zaharrean, ezkerrerako bidea hartuko dugu; hortik jarraituz gero "Los Fresnos" behatokira iritsiko gara.
  • Berriz bidera itzuliko gara. Mendebalderako eta iparralderako eta aintziraren eta bidearen artean dauden larre heze zabaletarako bistak izango ditugu aurrean. Larre horietan oreinek eroso-eroso bazkatzen dira.
  • Arkautiko aintzira inguratzen jarraituko dugu eta Errekabarri errekara hurbilduko gara; horren ondotik jarraituko dugu tarte bat.
  • Ibilbidea amaitzeko, Larregana aintzira zeharkatuko dugu zurezko pasagune batzuen bidez, eta hasierako lekura iritsiko gara.

Interesguneak

  1. Arkautiko urmaela
    Antzinako hezeguneak suspertuta, Arkautiko urmaela Salburuko aintzirataldeko handiena da. Arkautikoak, Betoñukoak, Durantzarrekoak eta Larreganekoak osatzen duten aipatutako aintzira-taldea. Ur asko duten garaian, guztira 66 hektareako ur-xafla osatzen dute, parkearen azalera osoaren herena gutxi gorabehera.
  2. "Las Zumas" eta "Los Fresnos" ornitologia-behatokiak
    Estrategikoki kokatutako bi behatoki horien bidez, jendeak ur-hegaztiak ikus ditzakete, leku horretako protagonistak baitira. Salburua leku ezin hobea dugu ur-hegaztiak ikusteko. Ur-hegaztian populazioak oso bestelakoak dira urtaroaren arabera, animalia migratzaileak direlako. Gure geografia-esparruan espezie bitxiak ikus ditzakegu, horietako batzuk desagertzeko arriskuan daude.
  3. Arkautiko basoa
    Eremu horretan garai batean ziren harizti-masetatik, Arkautiko iparraldeko uharte-basoa baino ez da gelditzen; "el Montecito" izenaz ezagutzen da leku hori. Txikia bada ere, baso-masa horretan hariztietako berezko landare asko daude, eta oso espezie arraro batzuk ere badira. Zuhaitz zaharrak zenbait ugaztunentzako babeslekuak dira, esaterako, katajinetarentzat.
  4. Belardi hezeak
    Aintziren inguruan ureztatu ahal diren eremuetan ur-maila etengabe aldatzen da, eta hantxe malba zuriko zelaiak eta ihitokiak ditugu; gure eremuan halako landaretza-komunitateak gero eta gutxiago dira. Horien hazkundea kontrolatzeko eta landareek aintzirak inbaditu ez ditzaten, orein-talde bat sartu da, eta oso erakargarriak dira bisitarientzat. Hesi baten bidez inguratu da Arkautiko aintzira, oreinek alde egin ez dezaten. Hesi horren bidez, gainera, harrapari desegokiengandik babestu dituzte oreinak.
  5. Larreganeko aintzira
    Salburuko aintzira-sistematik, Larreganeko aintzira (iparralderago dago) eta Arkautikoa lehortu zituzten lehengo. 1857an eraikitako "baltsaren kanala" erabili zuten drainatzeko, eta Dulantzi ibaira eramaten zuten bertako ura. Baltsaren kanalean ixteko dike bat eraiki zuten 1998an, eta horri esker aintzira biak lehengoratzen hasi ziren.

Deskarga

Wikiloc(Beste leiho batean irekiko da)Naviki(Beste leiho batean irekiko da)PDF

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.