Ezer gutxi gelditzen da 1990eko hamarkadara arte hantxe zegoen legar-ustiategitik. Eremua birmoldatu, eta ekologia eta paisaia aldetik egokitu ondoren, Zabalganeko parkea, egun, natura-balore handiko espazio bat da, eta Zabalganeko auzoetatik hurbil dago.
Parkeko ibilbidea aniztasun handikoa da, 4 kilometro eskas baino ez baditu ere, larre zabalak, baso txikiak, aintzirak, muino eta mendixka txikiak eta erkametzen baso bat ditu. Baso horretan animalia eta landare anitz daude. Zenbait atseden-eremuri eta bidexken sare bati esker, leku horretan ondo baino hobeto ibil gaitezke; etxebizitzez, fabrikez eta laborantza-lurrez inguratutako benetako uharte naturala dugu.
Luzera: 3,7 km | Denbora gutxi gorabehera: 55 minutu | Pista mota: bide-zorua
Bidea egokia da haurren aulkietarako | Nola iritsi: L5c, Lermandabidea / Lotura eta Areatza / Mercedes geltokiak; L6, Giza Eskubideak / Mariturri geltokia
Egin klik irudiaren gainean tamaina handiagoko PDF bertsioa ikusteko.
(Beste leiho batean irekiko da)(Beste leiho batean irekiko da)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.