Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Ibilbide berdeak

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea

Banner

Hegoaldeko ibilbidea, Armentiatik Olarizura - Hiriaren eta mendiaren erdibidean

Armentiako eta Olarizuko parkeen artean dago ibilbide hau, eta Vitoria-Gasteizko hegoaldean, hiriaren eta Gasteizko mendien artean hedatzen den landa-eremu zabalaren lasaitasunaz gozatzeko aukera ematen digu.

Hiritik abiatuta, ibilbideak leun egiten du gora Lasarte herriraino Batan errekaren ibilguari jarraituz; zenbait zelai eta sororen artean doa eta Armentiako basora hurbiltzen da; hortik berriz hirirantz jaisten da.

Paseoa Hegoaldetik

Fitxa teknikoa

Luzera: 6 km | Denbora gutxi gorabehera: ordubete eta erdi | Pista mota: hiri-ibilbidea, landa-bidea eta herri-errepidea | Nola iritsi: L4, Jose Maria Cagigal kalea, 4. zk.

Egin klik irudiaren gainean tamaina handiagoko PDF bertsioa ikusteko.

Mapa

Ibilbidea

  • Armentiako goialdean hasiko gara, Santuaren estatuaren parean, Eraztun Berdearen Biraren 19. kilometroan, gutxi gorabehera .
  • San Prudentzio hiribidetik jaitsiko gara, eta eskuinerako lehen bidegurutzetik jarraituko dugu. Biraren norabide-zutoinei jarraituko diegu; Maite Zuñiga kaletik jarraituko dugu, eta Zaldiaranera doan A-3102 errepidea zeharkatuko dugu.
  • Oinezkoentzako eta bizikletarientzako bideak dituen tartean sartuko gara. Ezkerrean, Mendizabaleko muinoa ikusiko dugu, eta horren behealdean aparkaleku zabala dugu.
  • Zertxobait aurrera joanez gero, ibilbideak eta bidegorriak Batan errekaren gainean dagoen zurezko pasagunea zeharkatuko dute. Pasagunea igaro ondoren, galtzadaren beste aldera joango gara, Biratik aldenduko gara, eta etxeen artean dagoen espaloitik jarraituko dugu.
  • Zenbait metro ibili ondoren, eskuineko landa-pista batean sartu, eta laborantzalurren artean hegoalderantz joango gara, Gasteizko mendietarantz.
  • Eskuinean Lasarteko legar-hobiak ikusiko ditugu eta aurrera jarraituko dugu; herrira iritsiko gara; tarte hori bat dator GR 25 ibilbidearekin (Arabako Lautadako bira mendi-magalean).
  • Lasarten sartuko gara, eta elizara heltzen garenean, eskuinera joango gara.
  • Batan erreka zeharkatuko dugu, ezkerrean Olabide ikastola utziko dugu, A-3102 errepidea gurutzatu, eta Armentiarantz joango gara.
  • Herrira igotzen den ibilbidetik jarraituko dugu, eta amaitzen denean, berriz eskuinerantz joango gara, hasierako puntura. Itzuli baino lehen, ezkerrerantz doan bidea har dezakegu Armentiako parkera sartzeko.

Interesguneak

  1. San Prudentzio hiribidea / Senda ibilbidea
    San Prudentzio hiribideak Cervantes ibilbidetik, Frai Francisco ibilbidetik eta Senda ibilbidetik jarraitzen du, eta Armentiatik hiriaren erdigunera doan hiriardatz zuhaizti bat osatzen dute ibilbide horiek, 3 kilometrokoa gutxi gorabehera; Vitoria-Gasteizko XX. mende hasierako luxuzko etxe eta jauregi nagusietatik doa. Ibiltari eta bizikletari askok egunero ibilbide hau egiten dute, hiritik irten eta Armentiarantz eta Gasteizko mendietarantz joateko.
  2. Mendizabaleko muinoa
    "Tortilla-mendia" izenarekin ezaguna da hiriaren hegoaldean dugun muino txiki hau. Paisaia-interesa duen ingurunea da, goitik hiriaren panoramika zabalak eskaintzen dituelako, baita udalerriaren hegoaldean dagoen landa- eta naturaeremuen panoramikak ere. Naturaren ikuspuntutik, muinoan ia ez dago zuhaitzik, baina belar- eta zuhaixkaformazio ugari ditu: hirigintza-prozesutik bizirik iraun dute, eta balio botánico garrantzitsua dute. Nabarmentzekoa da zenbait orkidea-espezie daudela. Eremua suspertzeko eta hobetzeko zenbait neurri proposatzen ari dira.
  3. Batan edo Abendaño erreka eta Zapardiel erreka
    Gasteizko mendietan jaio, eta hirirantz eta Zadorra ibairantz doazen erreka ugarietako bi dira Batan eta Zapardiel errekak. Batan zein Zapardiel errekak ia-ia paraleloan doaz eta tarte txikia dago beraien artean. Biek balio ekologiko handia dute; izan ere, bide edo korridore natural nagusiak dira hiriaren eta mendien artean zabaltzen den nekazaritza-eremu zabalean; horien bidez, zenbait espezie basotik beste naturaeremu batzuetara joaten dira. Salbatierrabideko bidearen eta Pradoko larrearen arteko tartean ibaiertzetan jarritako pilen ondorioz jarri zioten izena Batan errekari; Hospizioan zapiak egiteko erabiltzen zuten artilea astintzeko eta garbitzeko ziren aipatutako pilak.
  4. GR 25
    Ibilbide Luzeko Ibilbideen Sareko ibilaldietako bat da (Penintsularen zati handi bat zeharkatu eta komunikatzen dituzten ibilbideak dira). GR25ak (Arabazo Lautadako bira mendi magalean) 175 kilometro ditu, eskualdea inguratzen du eta paisaia anitzak ikusteko aukera eskaintzen du: landa-eremuak zein mendi- eta baso-eremuak, esaterako, Gasteizko mendiak, Badaia eta Arrato mendilerroak eta Vitoria-Gasteizko udalerria.
  5. Lasarte
    Andre Mariaren Jasokundearen elizak XIII. mendeko portada du, eta zenbait elementu XVI. mendeko gotikoan egin ziren. Barrualdean arabar erromanikoaren eredu ederrenetako bat ikus daiteke, tamaina eta sinbolismo handiko leiho ikusgarria du.

Deskarga

Wikiloc(Beste leiho batean irekiko da)Naviki(Beste leiho batean irekiko da)PDF

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.