Gasteizko herritarrek ondo ezagutu eta maite dute Olarizu, aspalditik elkarrekin topo egiteko eta herri-erromeriak ospatzeko lekua baita.
Larre egindako zelaiek, muinoak eta hiria hurbileko herriekin eta Gasteizko mendiekin lotzen dituzten bidexka ugariek osatzen dute gunea, baina horiez gain, gaur egun badira beste eremu eta ekipamendu batzuk, hala nola, baratze ekologikoak, lorategi botanikoa eta Olarizuko etxaldea; horiek guztiek erakargarriago bihurtu dute eremua.
Luzera: 4 km | Denbora gutxi gorabehera: ordubete | Pista mota: hiri-ibilbidea, toki-errepidea eta bide-zorua | Nola iritsi:L2, Zumakadi kaleko 29. zk.ko eta Zumakadi kaleko 61. zk.ko geltokiak; L3 y L9, Zumakadi kaleko 76. zk.ko eta Zumakadi kaleko 94. zk.ko geltokiak
Egin klik irudiaren gainean tamaina handiagoko PDF bertsioa ikusteko.
(Beste leiho batean irekiko da)(Beste leiho batean irekiko da)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.