Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Ibilbide berdeak
Errekaleor eta Las Neveras muinoa - Eraztun Berdearen eta Arabako lautadaren artean
Ibilbidea Errekaleor errekara hurbiltzen da, Arkaiatik gertu Donejakue bidearekin bat egiten du eta Las Neveras muinotik doa; ekialdeko Arabako lautadan, hiriaren eta landaren arteko muga zehazten du muino txiki horrek.
Errekaleor erreka eta Las Neveras muinoa ezinbestekoak dira udalerriko bi natura-espazio baliotsuenen lotura ekologikoa egiteko: Gasteizko mendiak eta Salburuko hezeguneak.
Fitxa teknikoa
Luzera: 4 km | Denbora gutxi gorabehera: ordubete | Pista mota: bide-zorua, espaloia eta hiri-pasealekua | Bidea egokia da haurren aulkietarako | Nola iritsi: L7, Antonio Amat Maiz kaleko 5. zk.ko geltokia; L7, Izarbenta kalea/ Errekaleor geltokia
Egin klik irudiaren gainean tamaina handiagoko PDF bertsioa ikusteko.
Ibilbidea
- Zubigarai kalean hasiko gara, Eraztun Berdearen 24. kilometrotik gertu, Olarizu eta Salburua artean .
- Eraztun Berdearen Biraren seinaleei jarraituko diegu eta A-2130 errepidea zeharkatuko dugu. Ondoren Errekaleor errekaren ondoan dagoen bidexka estu batetik jarraituko dugu; ezkerrean Vasco- Navarro trenbidearen geltoki zaharra eta dagoeneko erabiltzen ez den siloa ikusiko ditugu. Berehala bidea bitan banatuko da; eskuineko bidea hartuko dugu, Oreitiasoloko industrialdea inguratzen duena. Eskuinean, gainerako bistak estaltzen, Errekaleor eureka eta Las Neveras muinoa, ikusiko ditugu.
- Ibilbideak Errekaleor kalea zeharkatuko du, eta zenbait metroz eremu berde batetik jarraituko du, Izarbenta kalera iritsi arte. Kalera iritsi baino lehen, eskuinerantz desbideratuko da eta Eraztun Berdearen Biratik aldenduko da; Ibarra hurbilduko da Guillermo Elio Molinuevoko biribilgunearekin bat egiten duen arte. Puntu horretan Errekaleor eureka zeharkatuko dugu.
- Biribilgunetik jarraituko dugu eta eskuinean Amat Maiz kalea utziko dugu. Ibilbidea hiri-bide batetik jarraituko dugu, eremu berde zabal batetik joango gara, Errekaleor errekaren eskuineko ertzarekin paraleloan.
- Haurrentzako jolas-eremu bat igaro ondoren, bidegurutzean eskuinetik jarraituko dugu; Las Neveras muinora doa bide horrek. Egurrezko barandak dituen bide batetik gora egingo dugu; ondoren eskaileren tarte bat igo beharko dugu (arrapala ere badu), eta muinoren goialdera iritsiko gara. Hiriaren hegoaldean zabaltzen den landa-eremuaren bista ederrak ikus ditzakegu handik.
- Arkaiara joan gaitezke Donejakue bidearekin, bat datorren bidexka batetik joanez gero, eta zenbait gauza erakargarri ikus ditzakegu.
- Gure bidea jarraituko dugu, hots, Las Neveras muinoa zeharkatuko dugu hegoalderantz joanez, eta hasierako puntura iritsiko gara
Interesguneak
- Errekaleor erreka
Udalerriko ingurumen-balio handiena duten bi eremuen arteko lotura ekologiko nagusia da Errekaleor erreka: Gasteizko mendiak eta Salburuko hezeguneak. Horrez gain, ondoko bi especie mehatxatuen habitata da: europar bisoia eta uhalde-enara. Hiriaren ekialdeko urbanizatze-lanen ondorioak jasan dituenez, egun ibaiertzak suspertzen ari dira. - Arabar Donejakue bidea
Donejakue bidea Gipuzkoatik sartzen da Araban, San Adrian tuneletik, alegia. Ondoren Agurainetik doa, Gasteizera iristen da eta hegoaldetik jarraitzen du; Argantzunetik igarotzen da, eta ondoren Arabazo lurraldetik irteten da Gatzaga Buradonetik edo Rivabellosatik. Donejakue bidearen arabar tarteak zenbait garai arrakastatsu izan ditu historian buruan. Garai horiek lotuta daude musulmanen mehatxuaren aurreko segurtasunarekin, erregeek merkataritzaarrazoiak zirela-eta euren artean zituzten borrokekin, edo ferra-bide gisa (zaldientzako bidea) erabiltzearekin. - Arkaia
Mendeen buruan bi bide garrantzitsu igaro dira herritik: probintzian zehar Santiagora doan bidea eta, askoz lehenago, Burdeos eta Astorga arteko galtzada erromatarra. Erromatar garaiaren lekuko dira bainuetxe erromatarren aztarnak; bisita ditzakezue. Bainuetxe horiek zerikusia dute desagertutako "Suestatio" luxuzko etxearekin. Halako etxeak Erromatar Inperioko bide nagusietan egiten zituzten bidaiariek horietan atseden har zezaten. - Las Neveras muinoa
Talaia natural bat da, eta hiriaren panoramika zabalak eskaintzen ditu, baita udalerriaren hegoaldean dagoen landa- eta natura-eremuaren panoramikak ere. Kultura-esanahi garrantzitsua ere badu, zenbait bide historikoetatik (Donejakuerena, esaterako) Gasteizera sartzeko puntua baita. Muino horretan, neguan, elurra zenbait putzutan biltzen zuten, eta udan izotza saltzen zuten hirian. Jarduera hori oso ohikoa zen industria-hotza ezaguna ez zen edo zabalduta ez zegoen garaian.
Deskarga
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.