Antolamendua
Gasteizko Udaleko Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuaren helburua da herritarren segurtasuna areagotzea sute, istripu edo babes zibilaren alorreko larrialdietan, pertsonek, ondasun materialek edo ingurumenak kalterik har badezakete.
Prebentzioa, azkartasuna, eraginkortasuna eta proportzionaltasuna dira irizpide nagusiak istripu edo larrialdi-egoerei aurre egitean.
Arabako Foru Aldundiarekin dagoen hitzarmenaren bitartez, Gasteizko udalerrian ez ezik, lurralde historiko osoan jarduten du, eta beharrezkoa bada bai eta Trebiñu Konderrian eta beste lurralde mugakidetan ere, beste erakunde batzuek eskatuz gero.
Arlo Operatiboa
Vitoria-Gasteiz
Sei lan txandak osatzen dute taldea, eta horietako bakoitzean 16 suhiltzaile espezialista, hiru kabo eta ofizialorde bat daude, ofizial batek koordinaturik.
Suhiltzaile etxean egiten dute guardia, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan edozein larrialdiri erantzuteko prest egoteko.
Arlo Teknikoa
Zerbitzuburuak, ofizial batek, prebentzioaren arduraduna den inspektoreorde batek, bost inspektoreordek eta prebentziioaren inspektore batek osatzen dute.
Batetik, zeregin operatiboetan dihardute, Arlo Operatiboari esku-hartzeetan laguntzen.
Bestetik, zeregin teknikoetan, prebentzioaren alorrean: industria eta hiri jardueretan suteen aurkako babesarekin lotuta ikuskatu eta informatzen zein aholku ematen; larrialdietarako eta norbere babeserako maila ezberdinetako planak landu eta abiarazten; jazoerak ikertu eta horiei buruzko txostenak egiten, eta herritar ororentzako prestakuntza eskaintzen, suteen aurkako segurtasunaren eta norberaren babesaren alorrean.
Duela gutxi, Arkauteko larrialdi-akademiarekin lankidetzan hasi gara, polizia-kidegoak suteetan esku hartzeko gaietan prestatzeko.
Laguntzeko Atala
Laguntzeko Atala Herritarren Segurtasunaren Zuzendaritzaren barruan sartuta dago, baina zenbait langile ditu berariaz udal suhiltzaileei laguntzeko: hiru administrari, mantentze espezialista bat, informatika eta komunikazio espezialista bat, eta ekipamenduen mantentzeaz arduratzen den pertsona bat.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.