Gasteiz izaera industrial nabarmena duen hiria da. 1.500 ha industria-lurzoru inguru ditu, 8 industria-eremutan banatuta, eta eremu horietan hainbat jardueratako 2.000 enpresa baino gehiago daude. Enpresei kalitatea ematen dioten azpiegitura egokiak eta zerbitzuak izateaz gain, Gasteizko industrialdeen helburua enpresen, pertsonen, hiriaren eta lurraldearen beharrei erantzutea da.
Gasteizen, lurzoru industrialaren eskaintza zabala da. Hirian industria-partzelak eta -pabiloiak bilatzeko zerbitzuak kokapena aurkitzen laguntzen die enpresei, eskuragarri dagoen industria-lurzoruaren eskaintza zirkulazioan jarriz.
Zerbitzu eskatu
Orotara, 8 industrialde daude Gasteizen: Ehari-Gobeu, Arriaga, Gamarra-Betoñu, Betoñu-Larragana, Ansoleta-Oreitiasolo-Jauregilanda, Armentia, Jundizko enpresa-parkea eta Arabako Teknologi Elkartegia.
Informazio gehiago
Zibererasoei aurrea hartu eta zibersegurtasunaren arloko neurriak eta erabakiak har ditzaten orientabidea. Zibersegurtasunari buruzko jardunaldiak ere antolatzen dira, enpresa-mota guztiei zuzenduta.
Ekonomia berdearen irizpideei helduz Gasteizko industria-garapena sustatze aldera, udalak energia-aholkularitzako doako zerbitzu hau eskaintzen die industria-enpresa txiki eta ertainei, argiaren eta gasaren fakturetan kostuak aurrezteko, berotegi-efektuko gasak murrizteko eta karbono-aztarna kalkulatzeko, instalazioaren azterketa pertsonalizatua eginez.
Itun Berdeko Komunitateko ETEei zuzendutako nazioartekotze-ekintzetan laguntzeko programa honek, besteak beste, nazioarteko azoketara, networking-topaketetara eta misio komertzialetara joateko laguntza eskaintzen du.
Enpresentzako bitartekaritza laboralaren zerbitzuak langileak hautatzea behar duten enpresei hautagai egokiak aurkitzen laguntzen die modu azkar eta erosoan eta kostu ekonomiko erantsirik gabe.
Innova Circular programa beren egoera aztertu, erabaki-giltzarriak hartu eta ekonomia zirkularraren arloko erronka arauemaile, tekniko eta estrategikoei aurre egiteko prestatu nahi duten enpresei zuzenduta dago.
Itun Berdea hainbat enpresez eta enpresa-arloko erakundeez osatutako komunitate bat da. Komunitateko kideak baliabide natural gutxiago eskatzen dituzten eta klima-eragin txikiagoa duten negozio-ereduetarako trantsizioan ari dira lanean.
Enpresak sortu, finkatu, lehiakortasuna hobetu eta modernizatzearekin lotutako alderdiak indartzeko dirulaguntzen deialdiak.
Gasteizko Hiri Laborategia programak aukera ematen die proiektu teknologiko jasangarri edo berritzaileak dituzten enpresei testuinguru errealean esperimenta dezaten.
Industriari Laguntzeko Plana da Udalak tokiko industriari laguntzeko duen tresna. Industriaren Mahaia enpresa-elkarteen, industrialde ezberdinetan kokatutako enpresen eta Udalaren arteko harremanetarako foro gisa eratu da, industriagune guztien eskaerak eta kezkak jasotzeko eta jarduerak adosteko.
Gasteizek Industrialdeetarako Mugikortasun-plana (IMP) garatu du. Plan horrek 1.500 hektarea baino gehiagori eragiten dio, 2.500 enpresa baino gehiagori, eta egunero industrialde horietara joaten diren 37.000 pertsona baino gehiagori.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.