Udalaren webgunea mugikorrean: aplikazioak
Udalaren webguneak diseinu moldagarria du (responsive web design kontzeptuan oinarriturik); beraz, irisgarritasunik onena eta edozein motatako gailuekin nabigatzeko aukera bermatzen du (smart TV-rekin, ordenagailuekin, tabletekin edo smartphonekin). Diseinu horrek erabiltzailearen esperientzia hobetzea ahalbidetzen du, eta dauden edukietan nabigatzeko aukera errazten du. Nahi izanez gero, gure nabigatzailean gogokoenak sor ditzakegu, eta gure gailutik webguneko edozein edukitara zuzenean sar gaitezke.
Gainera, gailu mugikorretan erabiltzeko berariaz garatutako hainbat aplikazio daude. Kasu honetan, jatorrizko aplikazioak eta pwa (progressive web app, web aplikazio progresiboak) bereizi behar ditugu.
Jatorrizko aplikazio baten eta pwa baten arteko desberdintasunak
Jatorrizko aplikazioa "market" batetik lortzen dugun aplikazioa da (Google Play edo App Store, adibidez), gailuan deskargatzea eta instalatzea eskatzen duena. Web aplikazio progresiboa edo pwa, aldiz, web-helbide baten bidez zuzenean sartzen den aplikazio bat da. Pwak mugikorrean instalatu daitezke ikono batekin, aplikazio mugikor arrunta balitz bezala, baina ez dute ia tokirik hartzen gure gailuan, eta ez dituzte bertako appak adina datu edo baliabide kontsumitzen. PWAk azkarrago funtzionatzen dute, eta ez dute eguneraketarik edo bertsiorik behar sistema eragilearen arabera.
Udal PWAk
Gasteizko Udalak, gaur egun, web-aplikazio progresibo hauek ditu:
- VGBus: hiriko autobusei buruzko informazioa denbora errealean. VGBus aplikazioari buruzko informazio gehiago.
- GeoVitoria-Gasteiz: udal geolokalizazio eta nabigaziorako tresna. GeoVitoria-Gasteiz aplikazioari buruzko informazio gehiago.
- VGReservas: zuzeneko erreserbak Gizarte-etxeetan eta Kirol Instalazioetan. VGReservas aplikazioari buruzko informazio gehiago.
- VGTMC: Herritarren Udal Txartela mugikorrean eramateko aplikazioa. VGTMC aplikazioari buruzko informazio gehiago.
Jatorrizko aplikazioak
Gasteizko Udalak, gaur egun, Herritarren Postontziaren mugikorrerako aplikazioa du, baina pwa gisa ezartzeko lanean ari da.
- Herritarren Postontzia: Postontziaren aplikazioari buruzko informazioa.
- Jaitsi ezazu aplikazioa App Storetik.
- Jaitsi ezazu aplikazioa Google Playtik.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.