#Porelclima erakusleihoa

2019ko ekainaren 11n

Itun Berdeko hornitzaile berdea al zara? Zure produktuak edo eta zerbi-tzuak estatu mailako erakuslehio batean erakutsi nahi dituzu? Horrela bada, jarraitu irakurtzen.

Itun Berdeko enpresak (40ren bat) hornitzaile berdeak dira Planetaren babesaren aldeko produktuak zein zerbitzuak baitituzte: ekoizpen ekologikoa duten bodegak, eraikuntza jasangarriko enpresak, eta garbitzeko produktu ekologikoak ekoizten dituzten enpresak, besteak beste. Bada, horiek guztiek aukera dute produktu zein zerbitzu horiek erakusteko estatu mailan dagoen eskaintza jasangarria batzen duen lehenengo atarian.

Gainera, ekimen horren arduradunak, Ecodes-ek, erabaki du Itun Berdeko logoa kontuan hartu plataformak onartzen dituen ikurren artean. Horrela, Itun Berdeak beste pausu bat eman du, eta Ingurumenaren alde egiten duten enpresen garrantzia azpimarratzen duen ekimen interesgarri moduan sendotzen da.

Interesa baduzu, jarri harremanetan gurekin pactoverde@vitoria-gasteiz.org helbidean, eta esango dizugu nola hartu parte Escaparate #Porelclima(Beste leiho batean irekiko da) ekimenean.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: