Turismo jasangarriari buruzko onlineko prestakuntza

2019ko ekainaren 11n

Ba al zara enpresa turistiko bat? Zure ingurumen-inpaktua gutxitu nahi duzu? Zure langileek iraunkortasunari buruzko oinarrizko prestakuntza izatea nahi duzu? Turismo iraunkorraren sektorean ondo posizionatu nahi duzu? Hemen duzu aukera.

Turismoaren Nazioarteko Erakundearen ustez, turismoak munduko ekonomian duen garrantzia kontuan hartuta, sektoreak ardura du bere gain hartzeko garapen jasangarrirako bidean dagokion lidergo-jarrera. Are gehiago, turismoak interes berezia du horretan, baliabide kulturalen zein naturalen menpe baitago nahitaez.

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailak turismo iraunkorrari buruzko ikastaro bat gehitu du bere onlineko prestakuntza-eskaintzan, uste baitu gai horretaz sektoreko enpresa guztiek oinarrizko ezagutzak gutxienez izan behar dituztela.

Informazio gehiago eta izen-ematea

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: