Gazte plana
Gasteizko gazte-politikek aurrera egiten dute elkarren segidako hainbat gazte-planen bidez, gazteen beharrei eta espektatibei erantzungo dien hiria eraikitzeko. 2004tik gaur egun arteko gazte-planak egin dira udal arlo guztietan eta udaleko sail guztietatik garatzen diren gazte-politikak egituratzeko tresna gisa.
2022an amaitutzat eman da Erronka: Gazteak Gazte Plan berezia, eta bosgarren gazte planaren diseinuaren hasiera da, 2023-2026 aldirako aurreikusia, hain zuzen ere.
Erronka: Gazteak Gazte plan bereziaren ebaluazioa
Indarraldia bukatu ondoren, Erronka: Gazteak Gazte Planaren ebaluazioa egin da, eta informazio baliotsua lortu da bosgarren Gazte Plana eraikitzeko abiapuntu gisa.
2023-2026 aldirako plan berria
Bosgarren Gazte Plana lau urterako prestatzen ari da, hau da, 2023-2026 aldirako. Plana egiteko eta eraikitzeko, udalerriko gazteek parte hartuko dute, baita hirugarren sektoreko eragileek ere (elkarteak, erakundeak eta kolektibo gazteak eta/edo gazteekin lan egiten dutenak). Horiez gain, Udaleko alderdi politikoek eta teknikariek ere parte hartuko dute. Parte-hartze hori funtsezko ardatza izan da aurreko planak eraikitzeko orduan, eta, horregatik, lan-ildo horri eutsiko diogu honetan ere bai.
Bestalde, eta eraikuntza prozesuaren oinarri gisa, kontuan hartuko da Erronka: Gazteak planaren indarraldiko urte hauetan eguneratzen joan garen informazioa, behatokian argitaratutako txostenetan kontsulta daitekeena.
Aurreko planak
III. Gazte Plana (gaztelaniaz)
I. Gazte Plana (gaztelaniaz)
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.