'Adikzioak: baliabideak Gasteizen' gida
2022ko otsailaren 14an argitaratua
Adikzioak: Baliabideak Gasteizen gida eskuragarri dago jada. Dokumentu honek adikzioen prebentzioaren eta arretaren arloan Gasteizko udalerrian dauden baliabideak biltzen ditu; horren barruan sartu dira, bai informazioa, prebentzioa eta tratamendua eskaintzen dutenak, bai oro har osasuna hobetzea eta gizarteratzea/gizarte-inklusioa sustatzean eragina duten beste batzuk
Baliabide-gida Gasteizko biztanle guztiei zuzenduta dago, bai eta adikzioen gaineko informazioa eta aholkularitzaren, prebentzioaren, tratamenduaren eta gizarteratzearen arloko baliabideak behar dituzten elkarte, entitate, fundazio eta erakundei ere. Jada eskuragarri dago, euskarazko eta gaztelerazko bertsioetan Jokoaren erabilera eta abusuari buruzko orrialdeko baliabideen atalean.
Adikzioak: Baliabideak Gasteizen gida Osasun Publikoaren Zerbitzuak egindako lana da, Gasteizen adikzioak eta antzeko beste portaera-nahasmendu batzuk murrizteko 2015-2019ko IV. Planaren baitan.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.