2025eko ekainaren 9an argitaratua
Vitoria-Gasteiz hiria Forondako eta Loiuko aireportuekin lotuko dituen autobus linea berriak uztailaren 1ean hasiko du zerbitzua, eta uztail eta abuztuan noranzko bakoitzeko hamahiru zerbitzu eskainiko ditu egunean, irailetik ekainera bitartean berriz, noranzko bakoitzeko eguneko bederatzi zerbitzu.
Linea hau Bilbao/Vitoria-Gasteiz A-3700 kontzesio bateratu berriaren parte da, eta horrek Arabako hiriburua Bilboko hiriburuarekin eta haren metropoli eremuarekin lotzen dituzten hiri arteko autobus lineak biltzen ditu.
Bizkaiko Foru Aldundiak aurten Bilbao/Vitoria-Gasteiz A-3700 kontzesio bateratua Autobuses La Unión S.A. enpresari esleitu dio hamar urtez, arrisku eta mentura moduan. Horrela, Vitoria-Gasteiz/Foronda/Loiu linea berriak Bizkaiko noranzkoan Goyako zerbitzugune zaharrean hasiko du ibilbidea, Florida parkearen ondoan, eta helburua da Arabako hiriburuko erdiguneko hotel eta turismo ostatuentzat aproposa izatea. Hurrengo geldialdia Vitoria-Gasteizko autobus geltokia izango da, eta ondoren Forondako aireportura joango da, eta Loiuko aireportuan amaituko du.
Hasierako eskaintza, uztail eta abuztuan, hamahiru zerbitzukoa izango da, hegaldi eta eskaera handitze garaia izateagatik, eta irailetik ekainera bitartean berriz, eguneko bederatzi zerbitzukoa, noranzko bakoitzeko. Gainera, Loiuko noranzkoan lehenengo zerbitzua 4:45ean izango da, eta azkena 21:45ean; Vitoria-Gasteizko noranzkoan lehenengo eta azken zerbitzuak hurrenez hurren 6:30etan eta 23:30etan izango dira.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.