Itun Berdea - Produkzio-aktiboak birzirkulatzeko plataforma

Helburua

Enpresan erabiltzen ez diren baliabideen truke komertziala bultzatzea (aktibo finkoak, hala nola ekipoak, altzariak edo makineria, eta aktibo zirkulatzaileak, hala nola lehengaiak, ekoizpen-hondarrak, azpiproduktuak edo hondakinak), adimen artifizialari (AA) esker eskaintza eta eskaria konektatuz, eta, horrela, sinbiosi industriala erraztuz.

Bizitza baliagarriaren amaiera bigarren (edo hirugarren...) bizitza baliagarri bihurtzea da kontua, azken batean, aktibo horien erabilera-fasea zabaltzea eta baliabide horien balioari ekonomian denbora gehiago eustea, enpresek kontsumitzeko modu jasangarriago bat sustatuz, ekonomia zirkularrean oinarritua, materialen aprobetxamendua optimizatzen duena eta hondakin gutxiago sortzen dituena.

Norentzat

Itun Berdeko enpresak.

Nola erabili zerbitzua

  1. Gehiago erabiliko ez dituzten baliabideak erregistratu eta plataforman alta ematen dute enpresek.
  2. Itun Berdeko enpresen kasuan, Udalak emango dien kode bati esker, doan egingo dute.
  3. Baliabide horiei buruzko informaziotik abiatuta, AAk berrerabiltzeko eta birziklatzeko aukerak identifikatzen ditu, eta automatikoki jakinarazten die kontsumitzaile izan daitezkeen enpresei.
  4. Enpresen artean match-a dagoenean, eta transakzio bat gertatu denean (Udalak ez du parte hartzen fase honetan; enpresen arteko kontratu-harremana da), tresna horrek automatikoki kalkulatzen ditu sortutako ingurumen- eta gizarte-onurak, eta inpaktu-txostenak sortzen ditu erabiltzaileentzat, hainbat adierazlerekin, hala nola karbono-aztarna murriztea, uraren eta energiaren kontsumoa murriztea eta giza osasuna hobetzea. Erabiltzaileek inpaktu-txosten horiek deskarga ditzakete, eta ingurumen-konpromisoaren ebidentzia gisa erabil ditzakete.

Eskaera egin

Informazio gehiago

Kontaktua: infoempresas@vitoria-gasteiz.org

2026ko urtarrilaren 28an plataforma enpresei aukezteko webinarraren grabaketa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.