Kaleko Heziketarako programa

Haurrak eta nerabeak komunitatearen parte dira. Batera eta bestera dabiltza egun osoan: etxea, eskola, dendak, gizarte etxea, parkeak...

Beren harremanak, arazoak, ideiak eta barreak auzoko bizitzaren parte dira.

Kaleko hezitzaileek auzoetako 8 eta 18 urte bitarteko gazteekin egiten dute lan, denek izan dezaten ikasteko, harremanak izateko eta ongi pasatzeko aukera. Laguntza ematen diete familiarekin edo kideekin arazoren bat dutenean, edota komunitatean haien lekua aurkitzeko zailtasunak dituztenean.

Programak elkar ezagutzeko eta lankidetzan aritzeko sareak sortzen ditu familia, profesional, ikastetxe, BIZAN, elkarte eta auzokoekin, haur eta nerabeek lekua eta hitza izan dezaten. Komunitatea animatzen dute, helduek ikus dezaten haien ekarpenak baliotsuak direla eta adin guztietako pertsonen artean auzo seguru eta atseginak eraiki daitezkeela, bertan elkarrekin bizi eta hazteko.

Non eska daiteke informazio gehiago?

Bizilekuaren arabera egokitutako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.

Bideoa: Kalean, zer berri?

Horren bitartez programa zer den eta hirian nola bizitzen den erakutsi nahi dugu.

https://www.youtube.com/watch?v=vALr-YvRmc4(Beste leiho batean irekiko da)

Bertsio osoa Youtuben(Beste leiho batean irekiko da)

Argazkiak

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72157648304590987(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.