Gizarte eta Hezkuntza alorrean esku hartzeko programak, langile kualifikatuen bidez (gizarte hezkuntza, gizarteratzea), zailtasunak konpontzeko eta autonomia areagotzeko laguntza eskaintze du norbanako eta familientzat.
Bi zerbitzu bereiziren bidez burutuko da:
1. Pertsonekin eta familiekin Gizarte eta Hezkuntza alorrean esku hartzeko Zerbitzua.
Bizitzako zenbait unetan, pertsona edo familia batek zailtasunak izan ditzake egoera berri edo korapilatsu bati aurre egiteko: haurren hazkuntzaren faseren batean, etxea antolatzeko, gizarte-harremanak izateko, komunitatean sostengua bilatzeko, gatazkak konpontzeko…
Kasu horietan, posible da etxean laguntza jasotzea, zailtasunak segurtasun eta eraginkortasun handiagoz konpondu ahal izateko.
Gizarte-hezitzaile edo gizarteratze-langile batek pertsona edo familiarekin egingo du lan: erabakiak hartzeko orientabideak emango dizkio, eta autonomiaz moldatzeko, harremanak izateko edo zaintzeko trebetasunak erakutsiko.
Helburua da pertsonek zailtasunei aurre egin eta zailtasun horiek gainditu ahal izatea, harreman onak izatea, eta, azken batean, beren bizi-proiektuetan ondo egitea aurrera.
2. Udaleko Gizarte Zerbitzuetako taldeei gizarte eta hezkuntza arloko laguntza emateko zerbitzua
Udaleko Gizarte Zerbitzuek artatutako pertsonen eta familien eskura dagoen baliabidea da. Gizarte Zerbitzuek babesa eta laguntza ematen diete familiei, hezkuntza-figura baten gizarte eta hezkuntza arloko zuzeneko esku-hartzearen bidez.
Bizilekuaren arabera egokitutako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.
Gizarte-langileak baloratu egingo du eskatutako baliabidea beharrezkoa eta egokia den.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.