Gasteizko Udalak 341 ikastaro programatu ditu udan kirola egiten jarraitzeko

2023ko maiatzaren 25ean argitaratua

285 hilabete batekoak izango dira eta 56 hamabost egunean behingoak.

  • Gaztelaniaz, euskaraz eta elebitan izango dira
  • Guztira 6.328 plaza eskainiko dira
  • Interesdunek ekainaren 7tik aurrera (08:30ean hasita) eman ahal izango dute izena ohiko bitartekoen bidez

Uda heltzearekin gure bizi-erritmoak moldatu egiten dira, ohiturak aldatu eta gure aisialdia sasoi horretara egokitzen da. Halaber, udal-programazioa ere uda-sasoira egokitzen da eta sasoi honetan ere kirola sustatzeko jarduerak eta zerbitzu espezifikoak eskaintzen ditu.

  1. 328 plaza eta 341 ikastaroen eskaintza askotarikoa da motari, kokalekuei (gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak), iraupenari eta ordutegiei dagokienez, interesdun guztiek gustuko jardueraren bat aurki dezaten.

Kirol-modalitateari dagokionez, aurten bi jarduera berri izango dira eskaintzan: gomazko paleta eta esgrima, eta beste hauek mantendu egingo dira: padela, yoga, aquagym, aquapaddle (Mendizorrotzako barruko igerilekuetan), udako multijolasak, tenisa, hondartzako boleibola…

Iraupenari dagokionez, hileko 285 ikastaro aurreikusi dira uztailerako eta irailerako eta hamabost eguneko 56 (uztaileko eta iraileko lehen eta bigarren hamabostaldiak).

Hizkuntzari dagokionez, euskaraz programatutako jardueren % 15a mantenduko da eta % 4 ugarituko dira ikastaro elebidunak.

Jarduera horietan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da. Interesdunak ekainaren 7ko 08:30etik aurrera apuntatu ahal izango dira udal-webgunean, gizarte-etxeetan eta kiroldegietan, Mendizorrotzako Kirolgunean eta Gamarrako Parkean, herritarrentzako arreta-bulegoetan eta 010 telefonoan.

Udako programazio honekin, Kirol Zerbitzuak ohitura garatuta duten herritarrentzako kirol jarduketan jarraitzeko jarduerak eskaini nahi ditu alde batetik, eta, bestetik, kirola egiteko ohitura bereganatuta ez duten pertsonengana hurbildu.

Baldintzak 

Jarduera hauetakoren batean parte hartzeko, baldintza batzuk bete behar dira. Esaterako, padelerako, teniserako eta mahai-teniserako norberak eraman behar du pala edo erraketa, eta igeriketarako igeri egiten jakin behar da. Horrez gain, Mendizorrotzan egiten diren ikastaroetan parte hartzeko derrigorrezkoa da abonatua izatea, eta, Gamarrakoetan izena emateko ere abonatua izan behar da edo Gamarrako udako abonua izan.