Hainbat jardueratarako erabilera publikoko lurretan jartzen diren mahai, saltoki, barra edo instalazioei dagokien tasa - Hobariak eta salbuespenak

Hobaria, onura publikoaren aitorpena duten edo gizartearentzat eta udalarentzat interesgarri diren erakundeentzat.

Tasaren % 90era arteko hobaria eman ahal izango da, baldin eta jabetza publikoko ondasunen erabilera pribatiboetan edo ustiapen berezietan zirkunstantzia subjektibo hauek egokitzen badira: onura publikoko izendatutako erakundea izatea edo gizartearentzat eta udalarentzat interesgarri egiten duten baldintza justifikatuak betetzea, horri buruz egindako txostenaren arabera.

Hobariak galdatu egin behar dira, esan nahi baita eskatu egin behar direla, idatziz, bide publikoa okupatzeko edo aretoak erabiltzeko eskabidea aurkeztean. Hauek erantsi behar zaizkio

Salbuespena, auzo elkarteek edo beren kide boluntarioek festetan antolatzen dituzten irabazte xederik gabeko jardueretarako.

Auzo-elkarteek edo beren kide boluntarioek festak ospatzeko irabazte xederik gabeko jarduerekin bide publikoa okupatzen dutelarik onartuko da salbuespena.

Salbuespenak galdatu egin behar dira, esan nahi baita eskatu egin behar direla, idatziz, bide publikoa okupatzeko edo aretoak erabiltzeko eskabidea aurkeztean.

Udalari dagozkion jardueren doakotasuna, irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat.

Irabazi-asmorik gabeko erakundeekin sinatutako lankidetza hitzarmenetan jasotzen diren jardueretarako onartuko da doakotasuna, espazio horiek erabiltzea aurreikusten delarik bertan.

Doakotasuna galdatu egin behar da, esan nahi baita eskatu egin behar dela, idatziz, bide publikoa okupatzeko edo aretoak erabiltzeko eskabidea aurkeztean. Hauek erantsi behar zaizkio eskabideari: estatutuak eta erakunde publikoaren izaeraren egiaztapena (halakotzat jota egonez gero).

Doakotasuna, beste erakunde publiko batzuek antolatutako jarduerak direlarik.

Udal jarduerarekin bat baldin badatoz onartuko da doakotasuna, beste erakunde publiko batzuek antolatutako jardueretarako.

Doakotasuna galdatu egin behar da, esan nahi baita eskatu egin behar dela, idatziz, bide publikoa okupatzeko edo aretoak erabiltzeko eskabidea aurkeztean.

Doakotasuna, mahai-aulkien titularrek antolatzen dituzten ikuskizunetarako.

Doakotasuna onartuko da mahai-aulkiak jartzeko baimenen titularrek antolatzen dituzten ikuskizunetarako, haien esparruan eskaintzen direlarik.

Doakotasuna galdatu egin behar da, esan nahi baita eskatu egin behar dela, idatziz, bide publikoa okupatzeko edo aretoak erabiltzeko eskabidea aurkeztean.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.