Eremu hondatuak berreskuratzea - Hasiera orria
Hasiera orria | Abian dauden proiektuak | Amaitutako proiektuak | Argitaratzeak | Albisteak | CEA Green Lab blog-a |
Eremu hondatuak berreskuratzearen inguruan
Azken hamarkadetan izugarri murriztu da oro har lurzoruen kalitatea, gehienbat higadurak, kutsadurak eta gazitzeak eraginda. Horretaz gain, hiri askotako kontrolik gabeko hazkundeak lurzoruaren hondaketa ekarri du askotan, bai lurzoru horren zigilatzeagatik baita hondakinak pilatzeagatik ere. Gasteizko Udaletxetik eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegitik egoera hau hobetzeko lan ildoak markatu dira, honen adibide dira 2014an argitaratutako Gasteizko Azpiegitura Berdeak dokumentua.
Gaur egun, Gasteizko Udalerrian eremu hondatuen edo kutsatuen berreskuraztea bermatzeko hainbat proiektu, ikerketa eta egitasmo piloto jarri dira martxan, teknika anitzak erabiliz.
Lurzoruaren hondaketa, FAO (Food and Agriculture Organization) erakundearen arabera, lurzoruaren osasunean gertatutako aldaketa bat da, eta horrek ekosistemaren gaitasunean murrizketa dakar, onuradunentzat ondasunak sortzeko edo zerbitzuak emateko.
Vitoria-Gasteizko kasua
Vitoria-Gasteizko kasuan, azken urteetan izandako urbanizatze handiak lursail huts ugari sortu ditu (eremu publikoetan nahiz pribatuetan), urteetan eraiki gabe egongo direnak, eta beraz, erabilera okerrengatik edo hondakinak eta zaborrak pilatzeagatik hondatzeko arrisku handiak dakartzatenak.
Hainbat alternatibaren artean, hondakinak kudeatzeko udalaren instalazioetan egin izan diren hobekuntzek bertako azpiproduktuak eremu kutsatu edo hondatuen berriztapenean berrerabiltzeko aukera ematen dute. Baliabide gisa hala ulertutako hondakinen berrerabiltzea eta balioztatzea da, hain zuzen ere, 2020rako EAEko hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko planaren helburu nagusia.
Lotutako informazioa
- Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Proiektuak
- Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Green Lab
- Centro de Estudios Ambientales - Green Lab - Beka programa
- Ingurumen arloko planak eta proiektuak - Lurzorua
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.