Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Eremu hondatuak berreskuratzea

Banner del CEA

Hasiera orria | Abian dauden proiektuak | Amaitutako proiektuak | Argitaratzeak | Albisteak

Eremu hondatuak berreskuratzearen inguruan

Azken hamarkadetan izugarri murriztu da oro har lurzoruen kalitatea, gehienbat higadurak, kutsadurak eta gazitzeak eraginda. Horretaz gain, hiri askotako kontrolik gabeko hazkundeak lurzoruaren hondaketa ekarri du askotan, bai lurzoru horren zigilatzeagatik baita hondakinak pilatzeagatik ere. Gasteizko Udaletxetik eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegitik egoera hau hobetzeko lan ildoak markatu dira, honen adibide dira 2014an argitaratutako Gasteizko Azpiegitura Berdeak dokumentua.

Gaur egun, Gasteizko Udalerrian eremu hondatuen edo kutsatuen berreskuraztea bermatzeko hainbat proiektu, ikerketa eta egitasmo piloto jarri dira martxan, teknika anitzak erabiliz.

Lurzoruaren hondaketa(Beste leiho batean irekiko da), FAO(Beste leiho batean irekiko da) (Food and Agriculture Organization) erakundearen arabera, lurzoruaren osasunean gertatutako aldaketa bat da, eta horrek ekosistemaren gaitasunean murrizketa dakar, onuradunentzat ondasunak sortzeko edo zerbitzuak emateko.

Vitoria-Gasteizko kasua

Vitoria-Gasteizko kasuan, azken urteetan izandako urbanizatze handiak lursail huts ugari sortu ditu (eremu publikoetan nahiz pribatuetan), urteetan eraiki gabe egongo direnak, eta beraz, erabilera okerrengatik edo hondakinak eta zaborrak pilatzeagatik hondatzeko arrisku handiak dakartzatenak.

Hainbat alternatibaren artean, hondakinak kudeatzeko udalaren instalazioetan egin izan diren hobekuntzek bertako azpiproduktuak eremu kutsatu edo hondatuen berriztapenean berrerabiltzeko aukera ematen dute. Baliabide gisa hala ulertutako hondakinen berrerabiltzea eta balioztatzea da, hain zuzen ere, 2020rako EAEko hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko planaren helburu nagusia(Beste leiho batean irekiko da).

Lurzoru narriatua Jundizen

Horregatik, egoera horri buelta emateko, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak lurzoru degradatuen leheneratze ekologikorako lan-ildo bat bultzatzen ari da, kutsadura alorreko ikerketak, lurzoruak berreskuratzeko proiektuak eta Lurzoruak Kontserbatzeko Herritarren Zientziarako Programa sustatuz.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.