"Gardelegiko teknozoruak" proiektua

Laburpena

Amaitutako proiektua

"Gardelegi teknozoruak" proiektua, narriatutako zorua lehengoratzeko da. 2013ko irailean hasi zen eta 2016ko abenduan amaitzea espero da. Helburua da zoru artifizial edo teknozoru bat sortzea, eta balioestea formulatutako teknozoruak bideragarriak diren ala ez azpiegitura berde bati eusteko, ingurunean ez kutsadurarik ez ingurumen-arriskurik eragin gabe.

Proiektua aurrera ateratzeko aukeratu den lekua Gardelegiko zabortegiko zona kontrolatu bat da. Bertan lurra prestatzen hasi zen hondakinak kudeatzeko udaleko zenbait plantetatik etorritako materialekin. Horren ondoren, hainbat landaketa egin da ikertzeko nola egokitzen zaion landaredi bakoitza teknozoru bakoitzari.

Dokumentazioa eta jarraipena

Informazio gehiago izateko eta proiektuari bertatik bertara jarraitzeko, hala nola emaitzen berri izateko, ikusi hauek:

Aurrekontuari buruzko info

Gasteizko Udalak finantzatzen du proiektua eta honako hauek laguntzen dute teknikariak eta baliabideak jarrita: Udaleko Ingurumen Laborategia (OKUS), Arabako Lurralde Historikoko hiri hondakinak biometanizazioz eta konpostatzez tratatzeko lantegia (Arabako biokonposta, ABEE) eta eraikuntza eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko Gardelegiko lantegia (Lanbide-Escor-SUFI ABEE)

Esleipenak eta/edo kontratazioa eta pleguen erreferentzia
  • Excavaciones Zubillaga, S.L. enpresari esleitu zitzaion zoruen lursailak egiteko obren kontratua.
  • Repoblaciones Forestales Euskaldunak, S.L. enpresari esleitu zitzaion lursailak landatzeko kontratua.
  • Fisher Scientific, S.L. enpresari esleitu zitzaion bi inkubagailu erosteko kontratua.

Proiektuaren irudiak

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/sets/72157652118601834(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: