Jundizko industrialdean, hondatutako zoruak gai bio-egonkortuarekin berritzeko proiektu pilotua

Laburpena

Jundizen hondatutako lurzoruak berritzeko proiektu pilotuan Gasteizko Udalak lurzorua berriztatzeko saioa egin nahi du bi hektareako lursailean. Albartiza deituriko hektarean "gai bio-egonkortua" gehituko da lursailera eta laboreen txandaketa egingo da energia lortzeko. Bestalde, Mendigurentxo hektarean konposta gehituko da eta labore zein baso-landaketak egingo dira energia lortzeko.

Berriak

Jundizko ingurunean egingo diren ekintzen berri emango da tarte honetan, kronologikoki ordenatuak.

10. Landatutako baben lurrera gehitzea.

11. Ekilorearen landaketa.

12.Landaketen egoeraren jarraipena eta urmael baten sorrera.

13. Mendigurentxoko koltza-uzta hartu da eta mantentze lanek jarraitzen dute.

14.Ekilorea lurzorura gehitzea Albartizan eta pantaila akustiko eta bisual bat egitea.

15.Birlandaketa baten prestaketa.

Dokumentazioa eta jarraipena

Albartizan aplikatu beharreko gai bio-egonkortua Hiri-hondakinak tratatzeko instalaziotik RSU's "Arabako Biokonposta" dator, eta Eusko Jaurlaritzaren baimena dauka. Bestalde, Mendigurentxon aplikatu beharreko konposta baimendutako ongarria denez, ez du Eusko Jaurlaritzaren baimenaren beharrik.

Informazioa zabaltzeko eta proiektuaren segimendu zehatza nahiz haren emaitzak jarraitzeko, honako hauek kontsulta daitezke:

Aurrekontuari buruzko informazioa

Albartiza hektarearen kasuan IHOBE(Beste leiho batean irekiko da) k laguntzen du proiektua finantzatzen, Udalsarea 21ek egiten duen Berringurumena 2015(Beste leiho batean irekiko da) deialdiaren bitartez. Deialdi hori ideia berritzaileak sustatzeko da.

Logo Departamento de Medio Ambiente y Política Territorial del Gobierno Vasco Logo Udalsarea 21

Proiektuaren irudiak

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/sets/72157654043770768(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: