Tailerra: "Zumezko saskitxoak" 2026/03/28 17:30 - 19:30 Aldabe Gizarte-Etxeko haur eta gazte liburutegia Haurrak. 7-13 urte Euskara Zumea erabiliz eta otargintza bezalako lanbide zahar batek oparitutako ehuntzeko moduak aprobetxatuz, saskitxoak landuko ditugu, sortze bideari ateak ireki eta aukera berrietaz jabetuz. Garaion Naturartea Elkartearen(Beste leiho batean irekiko da) eskutik. Sarbidea Izen-ematea Izena emateko datak Noiztik: 2026/03/14 08:30 Noiz arte: 2026/03/28 17:30 Aurrez aurre izen-emateak:edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eman daiteke izena, frontoietan izan ezik. Prezioa: 2 € (abonatuak) eta 3,4 € (abonatuak ez direnak) Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu. Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da. Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea. Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik. Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu. Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe. Informazio gehiago Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2026ko otsailetik maiatzera bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan, edo deskargatu liburuxkak: Gazte eta helduentzako jarduerak Haur eta familientzako jarduerak Non GeoVitoria no funciona sin javascript. Ikusi Geo Vitoria-Gasteizen
Lotutako informazioa Aldabe, Landatxo eta Landazuriko jarduera-agenda Gizarte etxeetako eta kirol instalazioetako ekitaldien agenda Ekitaldien agenda Agenda kulturala Udal Liburutegi Sarearen agenda