Astearte teknologikoak: Ezagutu GAMMA eta sortu zure webgunea eta aurkezpenak minututan IArekin

  • 2026/05/26
  • 16:00 - 17:30
  • online
  • Publiko guztiak

Jardunaldi hauetan hainbat sektorerekin lotutako teknologia eta prestakuntza alderdiei buruzko informazioa zabaltzen da, enpresek eskatutako profil profesional berriei buruzko orientabideak ematearren.

Sarbidea

On-line

Jardunaldi hau streaming bidez egingo da (bideokonferentziako aplikazio baten bitartez). Izena eman duzula baieztatu ondoren, esteka bat jasoko duzu jarduerara konektatzeko.

Informazio gehiago

Hizlariak: Dani Arrilucea. Cámara de Álava

Edukiak

Zure ideiak aurkezpen bisual eta web orri erakargarri bihurtu nahi dituzu, ahaleginik egin gabe?

Jardunaldi honetan, Gamma erabiltzen ikasiko duzu, adimen artifizialak bultzatutako plataforma, komunikatzeko, edukia sortzeko eta informazioa partekatzeko modua iraultzen ari dena.

Gamma IAren ahalmena eta diseinu bisuala konbinatzen dituen tresna bat da, aurkezpenak, dokumentuak eta web orri interaktiboak minututan sortzeko aukera ematen duena.

Ezin hobea da hobeto, azkarrago eta gaur egungo estiloarekin komunikatu nahi duten profesional, irakasle, ekintzaile eta lantaldeentzat.

Jardunaldi honetan, haren funtzio nagusiak aztertuko ditugu, adibide praktikoekin.

Informazioa eta izen-ematea

Doako sarrera aurretiko izen-ematea eta geroko berrespena jaso ondoren. Leku-kopurua mugatua da.

Izen-ematea online: Pertsonak · Enpresak

Aurrez aurre: CETIC | Ignacio Ellacuría ikastegian | Herritarrei laguntzeko bulegoetan | San Martineko udal bulegoetan | Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan

Informazio telefonoa: 945 16 15 05) | formacionempleo@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.