"Aretxabaleta - Gardelegi" 19. sektoreko OR-7-10-B bizitegi-partzela besterentzeko prozedura irekia

Gasteizko Udalaren ENSANCHE 21 ZABALGUNEA, SA hirigintza-sozietateak prozesu publikora deitu du, "Aretxabaleta-Gardelegi" 19. sektoreko OR-10-7-B bizitegi-partzela besterentzeko.

Partzelak BI MILA BERREHUN ETA HIRUROGEITA HAMAR METRO ETA HOGEITA LAU DEZIMETRO KARRATUKO (2.270,24m2) azalera du, eta MILA BOSTEHUN ETA LAUROGEITA HAMAR METRO KARRATU ERAIKIko (1.590,00 m2e) aprobetxamendua dagokio, bizitegi-erabilera kolektibo librerako.

Prozesuari buruzko zalantzak eta kontsultak posta elektroniko honetara helaraz daitezke: e21z@vitoria-gasteiz.org.

Eskabideak gutun-azal itxian aurkeztu behar dira, sozietatearen bulegoetan, 2026ko URTARRILAREN 30eko 12:00ak baino lehen.

Dokumentazioa

Kontsultak

21 Zabalgunea. Zulueta jauregia. Senda ibilbidea 2.

01007 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: [[Telefonoa: 945 16 26 00]]. Faxa: 945 16 19 99

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.