Ahozko narrazioa: "Isiltasunaren kartografia"

  • 2026/03/24
  • 18:30 - 19:20
  • Aldabe gizarte-etxeko helduen liburutegia
  • Helduak
  • Euskara

Eta isiltasunaren mapa bat egingo bagenu? Nora eramango ote gintuzke?

Gure bizitzan irristatu diren hitzik gabeko gune horien kartografia egiterik bagenu, zer forma izango luke gure barneko kartografiak? Gaztaro menditsuak, edo haurtzaroko haran zabalak topatuko genituzke agian. Edo bideak bat batean mozten dituzten amildegiak.

Kontaketa honetan, Odeik azaleko arrakaletatik oihuka datozen kontuak kontatuko ditu, barneko itsaso harrotuan orroka ari zaizkion olatuei ahotsa emango die.

Odei Arregik (Beste leiho batean irekiko da)bidaia bat proposatzen digu, denboran, eta espazioan, bera izango dugu gidari eta ipuinak ibilgailu.

Sarbidea

Sarrerak
Sarrerak erosteko datak
Noiztik: 2026/03/10 08:30 Noiz arte: 2023/03/24 18:30
  • Sarrerak aurrez aurre erostea: sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke, frontoietan izan ezik.
  • Prezioa: 1€
  • Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
  • Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.

Informazio gehiago

Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2026ko otsailetik maiatzera bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan, edo deskargatu liburuxkak:

Gazte eta helduentzako jarduerak archivo pdf

Haur eta familientzako jarduerak archivo pdf

Kolaboratzailea:

Euskara gara - Korrika kulturala(Beste leiho batean irekiko da)

Non

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.