Olaranbeko 3. zelaiak azken belaunaldiko belar artifizial berria estreinatu du

2026ko apirilaren 30ean argitaratua

350.000 euroko inbertsioari esker, ateak, aulki-eremuak eta ureztatze-sistema ere hobetu ahal izan dira.

Olaranbeko instalazioetako 3. futbol-zelaiak dagoneko itxura berria du, izan ere amaitu dira belar artifiziala ordezteko obrak, eta instalazioetan ere beste hobekuntza batzuk egin dira.

Hiri Ereduaren Sailak 385.932 euro inbertitu ditu, BEZa barne, berdegune osoa aldatzeko, hau da, azken belaunaldiko belar artifiziala jartzeko lehendik zegoenaren ordez. Mondo Ibérica SA enpresak azken 12 asteetan egin ditu obrak.

Hauxe da Olaranbeko 3. zelai eraberrituko geruza berdearen berrikuntza nabarmena: oinarri elastiko aurrefabrikatu baten gainean instalatuta egotea–  eta horrenbestez ez izatea, orain arte bezala, kautxuzko edo hondarrezko ohiko betegarriak– eta horrek belarraren egoera hobetzea.

Hiri Ereduaren zinegotzi Borja Rodriguezek adierazi duenez, “azken belaunaldiko materialarekin egindako jokagunea da, hala nola, dentsitate handiko polietilenoarekin, tonu berde argi eta ilunak ditu, estetika ahalik eta naturalena izan dadin eta bertan partidak jokatzen dituzten jokalariengan arriskuak saihesteko”.

Belar artifiziala berritzeaz gain, beste jarduketa batzuk ere egin dira instalazioan, esaterako hegalak handitzea aulkien eremuak espazio gehiago izan dezan, ateak ordeztea eta babes-sare berri bat jartzea iparraldeko eremuan.

Era berean, jokalekua inguratzen duten kanaletak aldatu dira, eta 6 kanoidun ureztatze-sistema berria jarri da.

Zaramaga eta Adurtzabal

Udal futbol-zelaietako inbertsioen egutegiari jarraituta, hurrengo lanak Zaramagan eta Adurtzabalen egitea aurreikusten da. Obrak esleitu dira dagoeneko, eta laster ekingo zaie lanei.

Bi zelaiak eta instalazioak modernizatzeko lanek 962.020,20 euroko (BEZa barne) inbertsio globala eskatzen dute, eta horren bitartez, Zaramagak eta Adurtzabalek ere azken belaunaldiko zelai modernoa izango dute jokorako.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.