Trafiko gorabeherak eta garraio publikoen eraginak, Elproex Vitoria-Gasteiz Maratón Martín Fiz dela eta

2026ko maiatzaren 4an argitaratua

Vitoria-Gasteizko Udalak bando bat argitaratu du zirkulazioan izandako aldaketen eta aparkatzeko debekuen berri emateko, Elproex Vitoria-Gasteiz Martín Fiz Maratoiaren 23. edizioa dela eta.

Bideak trafikorako itxiko diren lekuak, garrantzitsuenak

  • Itxita egongo dira trafikorako, 8:30etik 14:10era: Cervantes ibilbidea, Rosalía de Castro, Elvira Zulueta eta Salbatierrabide (Lasarteko Atearen eta Cervantes ibilbidearen arteko zatian), Lasarteko Atea (Salbatierrabide eta Frai Francisco ibilbidearen arteko tartean), Frai Francisco ibilbidea, Batan ibilbidea (Frai Francisco ibilbidearen eta Nieves Cano kalearen arteko tartean), Ramón y Cajal, Gaztelako Atea (hiri-erdialderako noranzkoan), Micaela Portilla, Florida (Pio XII.aren eta Ramón y Cajal kaleen arteko tartean), Lope de Larrea, Manuel Iradier (Senda ibilbidearen eta Lope de Larrea kalearen arteko tartean), Ortiz de Zárate, Juan Ibáñez de Santo Domingo eta San Antonio (Juan Ibáñez de Santo Domingo kalearen eta Manuel Iradier kalearen arteko tartean).
  • Itxita egongo dira trafikorako, 09:35etik 14:10era arte: Lasarteko Atea (Salbaterrabide eta Maite Zúñiga kaleen arteko zatian), Salbaterrabide kalea (Lasarteko Atetik Araba kalera arteko tartean).
  • Itxita egongo dira trafikorako,08:30etik 11:15era: Olagibel kalea (Gernikako Estatutuaren kaletik Bake kalera bitartean), Mateo Moraza, Alaba Jenerala, Becerro de Bengoa, Prado, Vicente Goikoetxea, Magdalena eta Cadena y Eleta Apezpikua.
  • Itxita egongo dira trafikorako,08:30etik 11:00etara: Loiolako San Inazio kalea, Legutianoko Atea (Karlos I plazaren eta Bilbo plazaren arteko tartean), Frantzia , Santa Maria kantoia (Bueno Monreal eta Frantzia kaleen arteko tartean), Arana (Pedro Orbea eta Frantzia kaleen arteko tartean), San Prudentzio ikastetxea (Kanpoalde Berria eta Frantzia kaleen arteko tartean), Aska eta San Frantzisko.
  • Itxita egongo dira trafikorako, 08:30etik 10:55era: Legutianoko Atea (hiriaren erdialderako noranzkoan, Gamarrako Atea kalearen eta Aiarako Taldearen kalearen arteko zatian) eta Zuiako Taldearen kalea (Laguardia-Biasteriko kalearen eta Legutianoko Atearen arteko zatian).
  • Itxita egongo dira trafikorako, 08:30etik 10:50era: Juan de Garay (Zaramaga kalerako noranzkoan), Panama (Venezuela eta Juan de Garay kaleen arteko tartean), Arriagako Atea (hiriko irteerako noranzkoan, Venezuela kalearen eta Juan de Garay kalearen arteko zatian), Nafarroako Errege-Erreginen kalea (Zaramaga kaleko noranzkoan, Urkiolako Portua eta Zaramaga kaleen arteko tartean) eta Mendoza kalea (Laudio plaza eta Zaramaga kaleen arteko tartean)
  • Itxita egongo dira trafikorako, 08:30etik 10:35era: Honduras kalea (hiri-erdialderako noranzkoan, Konstituzio plazaren eta Latinoamerika plazaren arteko tartean) eta Venezuela kalea (Paraguay kalearen eta Honduras kalearen arteko tartean).
  • Itxita egongo dira trafikorako, 08:30etik 10:30era: Baia Ibaiaren kalea, Inglares Ibaiaren kalea eta Landaberde (hirurak Donostia kaletik Forondako Atera bitartean) eta Zadorra hiribidea.
  • Debekatuta egongo da Forondako Atetik Gasteizera sartzea, N-622 eta A-1 errepideetatik, 08:30etik 09:30era.
  • Itxita egongo da trafikorako, 08:30etik 09:15era, Luis Olariaga kalea (Forondako Atea kalerako noranzkoan, Forondako Atea eta Ihurraldea kaleen artean).
  • Gasteiz hiribidea, Honduras kalea eta Forondako Atea (hiritik irteteko noranzkoan) itxita egongo dira 08:30etik 09:10era bitartean. Lascaray kaletik, Adriano VI.aren kaletik, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaletik eta Konstituzio plazatik Gasteiz hiribiderako sarbideak ere (hiritik irteteko noranzkoan) itxita egongo dira ordutegi horretan.

Horrelako kirol ekitaldi bat egiteko ezinbestekoa da ibilbideko kale eta bidegurutzeetako trafikoa murriztea lasterkariak igarotzen diren bitartean.

Aparkatzeko debekua, kale hauetan

  • Maiatzaren 9ko 14:00etatik maiatzaren 10eko 15:00etara: Cervantes ibilbidean.
  • Maiatzaren 9ko 14:00etatik maiatzaren 10eko 11:00etara: Baia Ibaiaren kalean (Forondako Atetik Donostia kalera arteko tartean) eta Landaberde kalean (Forondako Atetik Donostia kalera bitartean).
  • Maiatzaren 9ko 14:00etatik maiatzaren 10eko 14:00etara: Elvira Zulueta kalean eta Gaztelako Atea kalean (Elvira Zulueta eta Ramón y Cajal kaleen arteko tartean)
  • Maiatzaren 9ko 07:00etatik maiatzaren 10eko14:00etara: Gasteiz hiribidean (noranzko bietan, galtzadaren ezkerraldean lerroan aparkatzeko lekuetan).
  • Maiatzaren 9ko 08:00etatik maiatzaren 10eko15:00etara bitartean: Amadeo García de Salazar plazan (aparkalekuaren erdia, Cervantes ibilbidearen ondokoa).

Garraio publikoa

Hiri garraioari (hiri autobusei eta taxiei) eragingo dio lasterketak: TUVISAren zerbitzuetan eragina kontsultatu

Tranbiak ere zerbitzu batzuk etengo ditu:

  • Abetxuku-Unibertsitatea linea: 08:15etik 11:30era, bakarrik emango du zerbitzua Angulema eta Unibertsitate artean.
  • Ibaiondo-Salburua linea:
    • 08:15etik 09:30era bakarrik emango du zerbitzua Ibaiondo eta Honduras artean eta Angulema eta Salburua artean.
    • 09:30etik 11:30era bakarrik emango du zerbitzua Ibaiondo eta Antso Jakitunaren artean eta Angulema eta Salburua.

Informazio gehiago

Kontsulta ezazu ibilbide zehatza Martin Fiz Maratoiko zirkulazioa arautzeko bandoan

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.