2026ko apirilaren 30ean argitaratua
Maiatzaren 15ean eta 16an egingo den Batbatean 2026 jaialdirako azpiegituren muntaia dela eta, Mendizabalako aparkalekua ia erabat itxita egongo da maiatzaren 4tik, 06:00etatik, maiatzaren 12ra arte, 23:59ra arte. Lehen fase horretan, Mendizabala LHIIren ondoko sarrera-eremura eta tutoretzapeko apartamentuen ondoko eremura sartzeko baimena emango da (Maite Zuñiga kaletik sartu eta irtengo da eremu horretara). Ondoren, maiatzaren 13ko 00:00etatik maiatzaren 24ko 22:00ak arte, aparkalekua erabat itxita egongo da.Informazio gehiago Iragarki-taulan: Zirkulazioa arautzeko bandoa, Bat Batean 2026 jaialdia dela-eta
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.