Jolasa, berez, naturala eta positiboa da; pertsonen garapen fisikoa psikologikoa eta soziala ahalbidetzen du, eta haurtzarotik arau sozialak, bizikidetzakoak eta norberaren gaitasunak ezagutzea eta ikasteko baliagarri. Hala ere, jolasa lehiakor bihurtzen bada eta helburu bakartzat baloratutako zerbait lortzea badu (gauza materialak, oro har), entretenimendu hori obsesio bihur daiteke.
Zentzu horretan, eta une baterako asebetetze hutsaren truke, jokoak isolamendua eragin dezake, gizarte-, familia- eta ekonomia-arazoak sortuz.
Estatistiken arabera, Euskadin gero eta gazte gehiagok ditu joko-arazoak, eta gero eta gazteagoak dira. Dagoeneko Osasun Publikoko arazo bihurtu denez, Gasteizko Udalak hainbat sentsibilizazio-ekintza egiten ditu jokoarekiko adikzioaren aurka, eta hainbat laguntza-baliabide jartzen ditu herritarren eskura, Adikzioak eta portaeraren antzeko beste nahasmendu batzuk murrizteko IV. plana oinarri hartuta.
2023-2024: "Ez izan meme": apusturik onena, zuretzako denbora hartzea.
Aurreko kanpainak:
2022-2023: Hautsi Gurpila!
2021-2022: "Apustu egin orduko galdua duzu bataila".
2020-2021: "Apustu egiten duzunean, dena desagertzen da".
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.