Haur eta Nerabeetzako Udal Plana - HANUP

HANUP, haurren eta nerabeen eskubideak, bai eta euren ongizatea ere, bermatzeko mandatuari erantzuten dio.

Plina

Planaren eginkizuna udal ekintza koordinatzea da, haur eta nerabeen eskubideak, eta beraien familienak, beteko direla bermatzeko. Horretarako, haien bizi-kalitatea hobetzera, garapen ebolutibo egokia sustatzera, eta eskubide osoko hiritar bezala gizartean parte hartzera zuzendutako udal ekintzak optimizatuko dira.

III. HANUP

Plana bi programazio-alditan egituratuta dago (2024-2027 eta 2027-2030), eta jarraitutasuna ematen dio Gasteizko Udalak aurreko urteetan Haur eta Nerabeen I. Udal Planaren (2009-20131) eta Haur eta Nerabeen II. Udal Planaren (2018-20222) bidez egindako ibilbideari.

III Haur eta Nerabeentzako Udal Plana

Laburpen-bideoa

Gurasotasun Positiboari buruzko jardunaldia eta III HANUPen aurkezpena

II. HANUP

II. HANUP izan da azken lau urteko aldian haur eta nerabeen arloan Udalaren jarduera koordinatzeko baliatu dugun tresna, zeinaren bitartez Gasteizko Udaleko zerbitzu eta sailek prozesu partizipatibo zabal baten bidez diseinatutako ekintzak gauzatu baitituzte. 2022. urtea izan da II. HANUP gauzatzeko aurreikusitako azken ekitaldia. II. HANUPen ebaluazio globala egin ahal izateko, 2023ko ekitaldian hura luzatzea erabaki genuen.

2023ko luzapena

II Haur eta Nerabeentzako Udal Plana

Haur eta nerabeen egoerari buruzko ikerketa-diagnostikoa

Haurtzaroari bideratuko inbertsioa identifikatu eta kuantifikatzea, Udalaren 2021eko aurrekontuetan

HANUP Planaren ebaluazioa

Planak hainbat motatako txostenak egitea aurreikusten du, ekintzen garapenaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko: urteko txostenak, bi urtekoak eta amaierako ebaluazio-txostena. Fitxategiak pdf formatuan daude.

"Plan itzela dugu"

Haurrek protagonismoa izan dute, planaren gaineko iritziak, gogoetak eta ikuspegia emanez, eta, horren ondorioz,

Umeek protagonismoa izan dute prozesuan, planari buruzko iritziak, hausnarketak eta ikuspuntua emanez, eta horren emaitza da "Plan itzela dugu Gasteizen" agiria, II. HANUParen haur eta nerabeen bertsioa.

HANUP

Haur eta Nerabeentzako I. Tokiko Plana (2009-2013) -izaera integraleko plana- onetsi zuen udalbatzak 2009ko apirilaren 24an, zein 2016ra arte luzatu baitzen.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.