Zamalanen arautegia
Informazio eguneratuta: 2023ko urtarrilaren 3a
Zamalanak, oro har, Izaera Urbanoko Bide Publikoetako Erabilera, Trafikoa, Zirkulazioa eta Segurtasuna Arautzen dituen Udal Ordenantzaren 12. artikuluan arautzen dira. Ordenantzak ezartzen duenez, " Udal agintariek zehaztuko dituzte zamalanak egiteko erreserbatuta egongo diren lekuak", eta "eguneko nahiz asteko aldi jakin batzuetara mugatzeko ahalmena" izango du. Zentzu horretan, baldintza bereziak ezartzen dira hiriko zenbait gunetan.
Zabalguneko oinezkoentzako guneak
Zamalanetarako ordutegia 07:00etatik 11:00etara izango da (larunbat eta igandeetan izan ezik; izan ere, egun horietan ez da, oro har, zamalanik onartuko), jarraian adieraziko diren oinezkoentzako guneetan:
- Jesusen Zerbitzarien kalea
- Probintzia plaza
- Diputazio kalea
- Alamedako Markesaren plaza
- Andre Maria Zuriaren plaza
- Loma Jeneralararen plaza
- Espainia plaza
- Urrezko Zeledonen plaza
- Agirre Lehendakariaren kalea
- Posta kalea (Andre Maria Zuriaren plazaren eta Bake kalearen arteko zatian)
- Dato kalea (Posta eta Manuel Iradier kaleen arteko zatian)
- San Prudentzio kalea
- Arka kalea eta plaza
- Foruen kalea (Independentzia eta Olagibel kaleen arteko zatian).
Ordutegi horretatik kanpo, Zabalguneko oinezkoentzako guneetako zamalanetako eragiketa guztiak ondoko kaleetako zamalanetako aparkalekuetatik egin beharko dira, ezarrita duten ordutegian.
Egun berezietan ordutegia luzatzea
Urteko hainbat garaitan, merkataritza aretoetako beharrak areagotu egiten dira jardun gehiago izaten baitute. Hori dela eta, egokitzat jotzen da garai horietan zamalanetarako ordutegia 07:00etatik 12:00etara izatea, garraiolariek bere lana egiterik izan dezaten.
2023an ordutegia luzatuko da egun hauetan (igande eta jaiegunetarako ez du balio, izan ere, egun horietan ez baita zamalanik baimentzen, oro har):
- Urtarrila: 2tik 5era biak barne.
- Apirila: 3tik 5era biak barne, eta 11tik 14ra biak barne.
- Maiatza: 2tik 5era biak barne.
- Uztaila: 24, 26tik 28ra biak barne, eta 31.
- Abuztua: 1etik 11ra biak barne.
- Urria: 9tik 11ra biak barne, 13, eta 30 eta 31.
- Azaroa: 2 eta 3.
- Abendua: hilabetea osorik.
Erdi Aroko hirigunea
Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotzi ordezkariaren 2021eko maiatzaren 3ko Ebazpenaren arabera, zamalanetarako ordutegia 12:00etan amaitzen da Erdi Aroko hirigunean eta San Antonio kalean.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.