Nire ordainagiri eta isunei buruzko ohiko galderak

1.  Zein ordainagiri ikus ditzaket?
Zu titular zaituzten ordainagiriak bakarrik, ordainagiri bakoitzak titular bakarra duela kontuan izanik.
2.  Ordain dezaket ordainagiri baten zati bat?
Ez. Ordainketa elektronikoaren bidez, ordaintzeko dagoen zenbateko osoa ordaindu behar duzu.
3.  Ordaintzeke dagoen edozein ordainagiri ordain daiteke?
Ez. Helbideratuta edo premiamenduzko dosierrean sartuta nahiz zatikatuta sartuta badago, ezin duzu sarearen bidez ordaindu. Udalaren leihatila batera joan behar duzu.
4.  Izan daitezke desberdinak zenbateko osoa eta ordaintzeko dagoena?
Bai. Aurretik ordainketak egin direlako.
5.  Izan daitezke desberdinak web orrian agertzen den zenbatekoa eta etxean daukadan ordainagiri baten kopiakoa?
Bai. Ordainagiriak gainordaina edo interesak baditu, izan dezake etxean duzunarekiko aldea. Ordaintzeke dagoen zenbateko osoa ordaindu behar da.
6.  Webgunean eskuratutako agiriak udalaren leihatilan ematen dizkidatenak bezain baliozkoak dira?
Bai.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.