Gasteiz Green Deal: hiriaren aldeko itun bat

Vitoria-Gasteiz Green Deal-en logotipoa

Hiriaren aldeko itun bat da "Gasteiz Green Deal", hurrengo belaunaldien etorkizunaren aldekoa, baita planetaren aldeko ituna ere. Gure bizi-kalitate handia sendotzeko eta etorkizun ekonomiko eta sozial sendo eta bideragarri baten oinarriak finkatzeko itun bat, akordio zabal eta plurala, bilatu beharreko horizonteari buruzko ikuspegi askotarikoak baina osagarriak biltzea helburu duena.

Plan hori ekonomia berdean, gizarte kohesioan eta natur ingurunearen babesean oinarritzen da. Ekintzak zehaztu nahi dira itunaren bitartez, hitzetatik ekintzetara pasatu, eragin nabarmena izan dezan, beharrezkoa dugun eraldaketari ekinez, horretarako prestatuz.

"Gasteiz Green Deal" kontsulta dezakezu (pdf, 760 kb).

Green Deal-i buruzko prentsa-oharrak eta bestelako informazioak.

Helburuak

Hauek dira lortu nahi diren helburuak: negutegi efektuko gasen isurketa gutxitzea; kalitateko enplegu berriak sortzea; ekintzailetza eta berrikuntza teknologikoa bultzatzea; ekonomia berderanzko trantsizioa; hirian konexio handiagoa izatea ahalbidetuko duten azpiegiturak; trantsizio energetikoa, energia jasangarriak sustatuz; gizarte kohesioa indartzea, eta auzoen arteko oreka.

Agiria proposamen bat da, eta era guztietako entitate eta gizarte eragilerekin eztabaidatu eta aberastuko da. Nolanahi ere, oso konpromiso argiak ditu:

  • Hemendik eta 2030era arte, proiektu eta multzo bat bultzatzea, zein jarduera-plan bateratu batean jasoko baitira, ezarritako helburuei erantzuteko —2020. urtean aurkeztuko da plan hori—.
  • Hartutako konpromisoen jarraipena egiteko eta kontuak emateko lantalde bat sortzea.
  • Horren barruan garatzen diren ekimenak giza baliabidez eta baliabide ekonomikoz hornitzea.
  • Itun horren esparruan hartutako konpromisoak eta egindako aurrerapenak defendatu eta zabaltzea, beste eragile batzuk inplikatzeko eta beste erakunde batzuentzat eredu izan daitezen.

Green Deal-en jarraipena egiteko eta kontuak emateko batzorde zientifikoa

"Green Deal-en" jarduerak gidatzeko, Green Deal-en Aholku-batzorde Zientifikoa sortu zen 2020ko uztailean. Esparru akademikoan ospe handia duten bost pertsonak osatzen dute batzordea, eta ekimen pilotu berritzaileak garatzea planteatuko dute Plan hau osatzen dute ekonomia berderanzko eraldaketa.eremuetan.

"Gasteizko Green Deal-en" aholku-batzorde zientifikoa hasi da lanean, eta honako hauek osatuko dute:

  • Miren Artaraz. Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria eta Ekonomian doktore da EHUn.
  • Gorka Orive. EHUko Farmazia Fakultateko irakaslea da. Botiken jariatzean eta medikuntza birsortzailean aditua, Geroa Diagnostics bioteknologia-konpainiaren sortzailea da, zeina Alzheimerraren tratamenduan espezializatuta baitago.
  • Nuria Gisbert. CIC Energiguneko manager orokorra da; energiaren biltegiratzea ikertzeko Europako erreferentzia-zentroa da hori. EHUko doktoregoa du Enpresa Zuzendaritzan, Ezagutza eta Berrikuntzan (2018). Industria Ingeniaritzan lizentziaduna da (2000).
  • Mª Ángeles García Fidalgo. Bioaraba Osasun Ikerketako Institutuko zuzendari zientifikoa da.
  • Unai Pascual. Ikerbasque BC3 Klima Aldaketarako Euskal Zentroko ikerketa-irakaslea da.

Batzorde Zientifikoaren lehen saioan erabilitako dokumentua (pdf).

Green Deal proiekturako 2020ko txostena, Azterlan Atalak egindakoa.

Hitzarmenak

"Gasteiz Green Deal-en" garapenak lankidetza publiko-pribatua aurreikusten du hiria eraldatzeko funtsezko eragile gisa. Ekimen honen esparruan, hainbat eragilerekin akordioak lortzen ari gara, lankidetza-hitzarmenak sinatuz, Planaren hiru printzipio gidarietan (garapen ekonomiko iraunkorra, gizarte-kohesioa eta ingurumen-jasangarritasuna) eragina izango duten proiektuei ekiteko.

Startupak bizkortzeko programa – 2022/01/20

Gasteizko Udalak Vitoria-Gasteiz Green Deal Youth Challenge deialdia abiarazi du, startupak bizkortzeko, Gasteiz Green Deal jarduera-eremuetako proiektu berritzaileak martxan jartzeko eta garatzeko.

Vitoria-Gasteiz Green Deal Youth Challenge deialdia

Farmakutsaduraren alorreko Berrikuntza-Programa – 2021/02/26

Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Bioaraba Osasun Ikerketako Institutuak, Vital Fundazioak, Arabako Sendagaigileen Elkargo Ofizialak, BIC Arabak, AMVISAk eta AquaDatek protokolo bat sinatu dute, farmakutsaduraren alorreko berrikuntza-programa bat garatzeko; Gasteizen eta Araban sendagaiek ingurunean sortzen duten kutsaduraren aurkako irtenbideak ikertu, aplikatu eta ezagutarazteko konpromisoa hartu dute horren bitartez. Zenbait alderdi aipatzeagatik, protokoloak aurreikusten du ikerketa proiektu bat abian jartzea hondakin-uretan eta ekosistemetan kutsatzaile izendatu berririk dagoen eta horrek zein eragin izan dezakeen zehazteko. Orobat, ikerketa zientzialarien artean eta gizartean ezagutarazten lagunduko da, jardunaldi, mintegi edo biltzarren bitartez.

Ekintza Protokolo Orokorra: Farmakutsadura

Sleep Smart City ikerketa-proiektua – 2020/12/18

Gasteizko Udalak eta Bioaraba Osasun Ikerketako Institutukoak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, Sleep Smart City Vitoria-Gasteiz ikerketa-proiektua aurrera eramateko eta, hartara, loaren kalitatea hobetzen lagunduko duen laguntzaile birtual bat garatzeko entsegu aitzindari bat egin dadin hirian. Bi urte iraungo duen lan baten abiapuntua izan da hitzarmena. Horren barruan, besteak beste, azterlan bat egingo da 202 pertsonako lagin batean, urtebetez monitorizatuko baita.

BIOARABArekin hitzarmena: Sleep Smart City

Udalaren eta CIC energiGuneren arteko lankidetza hitzarmena, trantsizio energetikoaren arloan – 2020/10/05

Hitzarmenak bi aldeen arteko harremana arautzea du xede, Gasteizko udalak trantsizio energetikoaren arloan dituen helburuei eta CIC energiGUNEk Gasteizko udalari helburu horiek betetzeko emango dion aholkularitza eta lankidetzari dagokienez. Hitzarmenaren xedea betetzeko, besteak beste, aldeek udalaren eraikinetako bero-eskaria elektrifikatzearen bideragarritasun-azterlanak egingo dituzte. Halaber, ibilgailu elektrikoen baterien bigarren bizitza aztertzeko azterlan pilotua egingo dute.

CIC energiGunerekin egindako hitzarmenaren testua

Udalaren eta Energiaren Euskal Erakunderaren arteko lankidetza hitzarmena energia iraunkortasuna sustatzeko – 2020/02/11

Hitzarmen honen xedea da Aldeen arteko harremana arautzea, Udalak dituen konpromisoak eta helburuak gauzatzeko energía iraunkortasunaren alorrean eta EEEk Udalari, horiek aurrera eramateari begíra, emango dizkion ahoIkularitza eta laguntza zerbitzuak. Besteak beste, bideragarritasun azterlanak egingo dituzte, energía berriztagarrien ahala edo potentziala aztertzeko (biogasa, eguzki energia fotovoltaikoa, biomasa eta beste batzuk), eta udal eraikinetan energia eraginkortasuna hobetzeko jarduerak.

EEErekin egindako hitzarmenaren testua

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.