Udal kirol instalazioetan neurriak COVID-19 gaitzaren aurrean

Eguneratua: 2021/11/04.

COVID-19ari aurre egiteko egungo araudia betetzeko neurriak, Udalaren kirol instalazioetan:

Udalaren kirol-instalazioetako neurri orokorrak

  • Kirol-jarduera aire librean zein espazio itxietan egin ahal izango da, pertsona-kopurua mugatu gabe.
  • Kirol-espazioetako eta aldageletako edukiera-murrizketak kendu dira.
  • Pertsonen arteko distantzia. Oro har, pertsonen arteko 1,5 m-ko distantzia mantentzen saiatuko da, pilaketak saihestuz.

Udalaren kirol-instalazioetan maskara erabiltzea

  • Maskara nahitaez erabili behar da 6 urtetik gorakoentzako espazio itxietan.
  • Aire zabaleko edozein espaziotan nahitaez erabili behar da, baldin eta, jendea pilatzeagatik, haien artean gutxienez 1,5 metroko distantzia mantendu ezin bada, bizikideen taldeak izan ezik.
  • Ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea igerilekuan, lehiaketa prestatzeko entrenamenduetan edo lehiaketetan egiten den jarduera fisikoan, ezta antolatutako kirolaren eremuan (eskolakoa, federatua eta profesionala) kanpoko zein barrualdetan eginiko jarduera fisiko biziko aparteko uneetan ere.
  • Aire zabaleko jolas-jarduera fisikoan, nahitaez erabili beharko da, betiere gutxienez 1,5 metroko distantzia mantendu ezin bada, bizikide taldeak izan ezik.
  • Aldageletan, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da etengabe, dutxa hartzeko unean izan ezik.

Erreserbak

Pertsona kopuruaren mugarik gabe egin daitezke Udalaren kirol-instalazioen erreserba zuzenak.

Igerilekuak, rokodromoak, ariketa gelak eta kirol kluba

Jendea kirol-ekitaldietara joatea

  • Jendea kirol-ekitaldietara joan daiteke, edukiera mugarik gabe.
  • Kirol-instalazioetan bertaratutakoek nahitaez erabili beharko dute maskara barruko espazioetan eta aire zabaleko espazioetan, 1,5 m-ko distantzia mantendu ezin denean.
  • Jardueren eta ekitaldien arduradunek indarrean dauden prebentzio-neurrien berri eman behar diete erabiltzaileei eta langileei.
  • Ekitaldiak egiten diren bitartean, ez barruko ez kanpoko esparruetan, ezingo da janaririk eta edaririk kontsumitu, ura izan ezik.
  • Oro har, deportentzat soilik izango da entrenamenduetarako sarbidea.

Kirol planak

Haurrak eta gazteak aktibo mantentzeko kirol-planak.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.