Gomendio orokorrak, udal-jardueren erabiltzaile ororentzat

Eguneratuta: 2020/12/11

  • Sintoma hauetakoren bat baduzu, gera zaitez etxean eta jar zaitez harremanetan zure osasunzentroarekin, agian SARS-CoV2 birusak kutsatu baitzaitu: sukarra, hotzikara, eztula, aire ezaren sentsazioa, usaimen eta dastamenaren murrizpena, eztarriko mina, giharretako mina, buruko mina, ahulezia sentsazio orokorra, beherakoa edo gonbitoak.
  • Arrisku-talderen bateko kide bazara, areagotu itzazu babes-neurriak.
  • COVID-19arenak izan daitezkeen sintomak dituen, PCR proba egiteko duen, edo SARS-CoV2an positibo eman duen norbaiten harreman estuko pertsona bazara, gera zaitez etxean eta deitu ezazu zure osasun-zentrora.
  • Garbitu itzazu eskuak gel hidroalkoholikoarekin udal-instalazioen sarrera-irteeretan, eta beharrezkoa den guztietan.
  • Maskara erabili behar da nahitaez, non ez zauden –indarreko araudiaren arabera– hura erabiltzetik salbuetsita.
  • Egin itzazu modu ordenatuan instalaziora sartzeko eta irtetekoak, betiere 1,5 metroko segurtasuntartea zaintzen eta jende-pilaketak saihesten dituzula. Hala ezarri diren kasuetan, errespeta itzazu sartzeko eta irteteko bide eta isuriak.
  • Ez itzazu korridoreak edo leku estuak oztopatu, ez zaitez ibili jarduera egingo den lekutik aparteko eraikin, pisu edo aretotan, non ez den guztiz ezinbestekoa.
  • Aukeran, lehenetsi itzazu eskailerak igogailua baino, baina ez ezazu eskudela ukitu. Ez ezazu igogailua erabili, non ez den guztiz beharrezkoa.
  • Ez ezazu ukitu azalera konpartiturik (eskudelak, eskutokiak, etengailuak,...). Alabaina, halakorik ukitzen baduzu, garbitu eskuak berehala ura eta xaboiarekin (edo gel hidroalkoholikoarekin), gutxienez 20-40 bat segundoz.
  • Udal-instalazioetan, errespeta itzazu beti ezarri diren gehieneko pertsona-kopuruak.
  • Ez ezazu gainerako pertsonekin elikagai, edari, edalontzi, plater edo mahai-tresnarik konpartitu, ezta mugikorra ere.
  • Jarduera bakoitzean eramazu adierazitako material egokia. Materiala konpartitu behar izatera, areagotu ezazu garbiketa eta desinfekzioa erabilera ororen aurretik eta ondoren.
  • Komunak erabili ditzakezu, baldin eta pertsonen arteko segurtasun-tartea gordetzerik baduzu. Ez ezazu komunik erabili, tarte hori bermatzerik ez dagoenean.
  • Jarduerari buruzko foiletoak irakurri ditzakezu horretarako propio egokitutako lekuren batean, baldin eta zuk zeuk jaso badituzu, eta beste inorekin konpartitu ez.
  • Gel hidroalkoholikoa, xaboia, desinfektatzailea edo papera amaitzen badira, emaiezu horren berri zentroko langileei.
  • Bete itzazu beti jardueraren arduradunaren jarraibideak, bai eta udal seinaleztapena ere, eta egon zaitez udal-instalazioetan soil-soilik jarduera egiteko beharrezko denbora-tartean, ez gehiago.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.