Jarduera artistikorako hastapen ikastaroak: prebentzio neurriak

Eguneratuta: 2020/11/02

  • Ikastaroak ematen diren aretoek edukiera mugatua dute pertsonen arteko segurtasun distantziak gorde ahal izateko, eta une oro errespetatu beharko dira. Aretoetako kartelek edukierak eta distantziak adieraziko dituzte, une bakoitzean indarrean dagoen araudiaren arabera. Ikasturte bakoitzeko gehieneko plazak edukiera berrietara egokitu dira.
  • Instalazioek gel hidroalkoholikoa izango dute, eskuak behar bezala garbitzeko. Eskuak garbitu beharko dira sartzean eta irtetean, eta ez dira ukitu behar ohiko ukipen-guneak (eskudelak, etab.). Igogailua, aldagelak eta dutxakerabiltzea saihestu behar da, beharrezkoa ez bada.
  • Monitoreek eta ikasleek (6 urtetik aurrera) maskara eraman beharko dute uneoro gizarte etxean, baita eskolak ematen diren bitartean ere, pertsonen arteko distantzia edozein dela ere. Gizarte etxeak ez du maskararik emango.
  • Gelek, aretoek eta lantegiek desinfektatzeko produktuak izango dituzte, laneko espazioak eta tresnak behar bezala garbitzeko. Agortzen badira, zentroko langileei jakinarazi beharko zaie, birjar ditzaten.
  • Tresna edo ekipamendu komunak erabiltzen badira, erabilera bakoitzaren ondoren desinfektatu beharko dira. Arduraduna: erabiltzen dituen pertsona, beste norbaitek erabiltzeko moduan uzteko.
  • Monitoreek eta ikasleek denbora bat eman beharko dute saioa amaitzean lan-eremua desinfektatzeko (altzariak, ekipamendua, erabilitako tresnak). Taldeak ezarriko ditu moduak: guztien artean edo txandaka. Horretarako aukera badago, leihoa irekita utziko da saioa amaitzean.
  • 15 minutuko tartea ezarri da, gutxienez, jarduera baten eta hurrengoaren artean, espazio berean, aurreko puntuan aipatutako zereginak amaitu, sarrera eta irteeretan gurutzaketak saihestu eta espazioa behar bezala aireztatu ahal izateko.
  • Gelan modu ordenatuan sartzeko ahalegina egingo da, korridoreetan itxaroten egon gabe. Irten ere modu ordenatuan irtengo da, eta gizarte etxea berehala utzi, beste jarduera edo gestiorik egin behar ez bada.
  • Banaka erabiltzeko mantalak, erremintak eta material pertsonalak ezingo dira aretoan utzi saioa amaitu ondoren. Halaber, ezingo dira partekatu ur-botilatxoak, eskuoihalak eta abar.
  • Kirol guneetan egiten diren ikastaroetan, beharrezkoa da oinetakoak aldatzea sartzean eta kaleko oinetakoak poltsa batean sartzea. Ordezko oinetakoak kirolekoak edo takoirik gabekoak izan daitezke.
  • Inork sintomak baditu edo kutsatutako pertsonekin kontaktuan egon bada, ez du inola ere zentrora joan behar. Medikuaren aginduz beharrezkoa izanez gero, zentroari telefonoz jakinarazi beharko dio, neurri bereziak hartu beharko balira ere.
  • Ikastaroren bat bertan behera utzi behar izanez gero, ahal den neurrian beste aukera bat proposatuko da (eskolak formatu birtualean, laguntza-bideoak, etab.).

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.