Gizarte-etxeetako sukaldeak erabiltzeko berariazko arauak

Eguneratua: 202/11/02

Udalaren jarduera guztietarako neurri orokorrez gain, honakoak hartu behar dira kontuan:

  • Ez utzi elikagairik hozkailuan.
  • Sukaldeko begirale bakoitzak bere elikagai ez-galkorrak erabiliko ditu.
  • Ez utzi elikagai ez-galkorrik sukaldaritza gelan, giltzapean eta ahalik eta hermetikoen itxita ez bada.
  • Lan lekua garbitu eta desinfektatu lantegiaren hasieran eta amaieran.
  • Ur beroarekin eta xaboiarekin garbitu erabilitako tresnak.
  • Ondo garbitu eskuak ur eta xaboiarekin, lantegian sartzean eta bertatik irten aurretik.
  • Debekatuta egongo da errezetak sukaldean jatea. Partaide bakoitzak ontziren bat izan beharko du, errezeta etxera eraman eta han jateko, betiere arau hauen arabera: Hoztu ahalik eta azkarren. 2 ordu edo gehiago eman baditu hoztu gabe, alboratu; berotu berriz, produktuaren erdialdean 70 ºC-ko tenperatura hartzen duela bermatuta; 24 ordu baino lehenago jan, edo, bestela, alboratu eta bota.
  • Zaborra bide publikoko edukiontzietara bota behar da sukaldaritza saio bakoitzaren ondoren.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.