Olarizuko lorategi botanikoko zidorren sareak argiztapen berria izango du, ingurune naturaletarako 45 farola berezi instalatuko baitira

2020ko urriaren 30ean

Camino en el Jardín Botánico de Olarizu

Olarizuko lorategi botanikoa Euskadiko erreferentziazko botanikoa izan dadin egiten ari den proiektua erritmo onean doa aurrera. Eremu horretako esku-hartze nagusietako batzuk dagoeneko azken txanpan daude, hala nola antzoki begetalaren sorkuntza eta harrera-zentroaren instalazioa. Orain, ingurune osoko argiztapena hobetzeari ekingo dio Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak.

Gorka Urtaran alkateak iragarri duenez, 45 farola berri jarriko ditu Udalak parkeko bidezidorretan. Tokiko Gobernu Batzarrak lan horiek kontratatzeko dosierra onetsi du. 99.202,82 euroko inbertsioa egingo da, eta bost hilabetean burutuko dira.

Argiteria publiko berri horrek, gainera, ingurune naturaletarako diseinatutako teknologia berezia baliatuko du. Led argiak izango dira, eta anbar koloreko iragazki bat jarriko zaie, argi-kutsadura ekiditeko.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: