"Larrein" 13. sektoreko RC -11 bizitegi-lursaila besterentzeko prozedura irekia.
Gasteizko Udalaren ENSANCHE 21 ZABALGUNEA, SA hirigintza-sozietateak prozesu publikoa deitu du, indarrean dagoen Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko "Larrein" 13. sektoreko RC-11 bizitegi-lursaila besterentzeko.
Lursailak bi mila ehun eta laurogeita hamaika metro koadroko azalera du (2.191,00 m2), eta zazpi mila bederatzi ehun eta hirurogei metro koadro eraikiko aprobetxamendua (7.960 m2e) dagokio. Horietatik zazpi mila bost ehun eta hirurogei metro koadro eraiki (7.560 m2e) babes publikoko bizitegi kolektiborako izango dira, eta laurehun metro koadro eraiki (400 m2e) hirugarren sektorerako.
- Deialdia (pdf)
- Informazio osagarria (pdf)
Baldintza-agiria Arco fotokopia-dendan dago eskuragarri (San Antonio kalea, 16, 01005, Vitoria-Gasteiz).
Eskabideak zuzenean aurkeztu beharko dira sozietatearen bulegoetan: Gure Txokoa eraikina, Frai Francisco Vitoria ibilbidea, 21-C Vitoria-Gasteiz (01007); 2021eko urtarrilaren 11ko 12:00etara arte aurkez daitezke.
Kontsultak:
Ensanche 21 Zabalgunea.
Frai Francisco Vitoria ibilbidea, 21-C, 01007, Vitoria-Gasteiz.
Telefonoa: 945 16 26 00. Faxa: 945 16 19 99
Lotutako informazioa
- 21 Zabalgunea - Sozietateak egindako lursail eta lokalen lizitazio-prozeduren informazioa
- 21 Zabalgunearen lursailen zerrenda
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.