Udal aurrekontuak - Aurrekontu egorkotasuna

Udal aurrekontuak

Aurrekontu-egonkortasuna: diru-sarrerak -finantza-sarrerak alde batera utzita- aski dira gastuei aurre egiteko -finantza-gastuak alde batera utzita-. Honela definitzen da kontzeptua: diru-sarrera eta gastuen arteko oreka, aurrekontuak gauzatu eta likidatzean, kontabilitate nazionalaren terminoetan, esan nahi baita diru-sarrerek gastuak gainditzen badituzte -finantza-sarrerak eta finantza-gastuak alde batera utzita- finantzaketa-ahalmena izango dugula eta, aitzitik, gastuak diru-sarrerak baino handiagoak badira, finantzatzeko beharra izango dugula.

Aurrekontu-egonkortasuna kalkulatzeko orduan, udalaz eta erakunde autonomoez gain, gehien bat merkatuko diru-sarrerekin finantzatzen ez diren udal sozietateak ere aintzat hartzen dira. Gure kasuan, Gasteizko Udala bera, hiru erakunde autonomoak (Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Musika Eskola eta Dantza Kontserbatorioa), 21 Zabalgunea, Gilsa eta Tuvisa hartzen dira aintzat, administrazio publikoko sektore finkatutzat: AMVISA kanpoan geratu da, merkatuko sozietate bat delako.

Administrazio publikoko sektore finkatuaren finantzatzeko ahalmena
Azalpena 2021 2020 2019 2018 2017
Finantzez besteko diru-sarrerak 414.180.855,41 368.872.820,65 385.378.511,40 382.490.647,94 359.816.565,47
Finantzez besteko gastuak 388.154.624,00 370.095.854,54 372.181.453,11 354.176.034,75 345.220.979,48

Abenduaren 13ko 38/2013 Foru Arauaren 7.5 artikuluan baimendutako doikuntza egin ondoren, Gasteizko "Administrazio Publikoak" sektore finkatuak % 10,67ko finantzaketa-ahalmena du 2021eko ekitaldi likidatuan, diru-sarrera ez-finantzarioei dagokienez, eta, beraz, aurrekontu-egonkortasunaren oreka dauka.

2021eko ekitaldian, bete egin dira zorraren muga eta hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea. Ekitaldi honetan gastu-araua ere bete da.

Kanpo-txostenak, Gasteizko Udalaren aurrekontu-egonkortasuna dela eta

Azaroaren 14ko 6/2013 Lege Organikoaren ildotik sortutako Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteak (AIReF) EZ du inongo txostenik egin, Gasteizko Udalaren aurrekontu-egonkortasuna dela eta.

Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentea nortasun juridiko propioko eta gaitasun publiko eta pribatu osoko Zuzenbide Publikoko erakunde bat da, zeinek burujabetasunez eta administrazio publikoekiko independentzia funtzionalez betetzen dituen bere eginkizunak.

Administrazio publikoek Espainiako Konstituzioko 135. artikuluan aurreikusitako aurrekontu-egonkortasunaren printzipioa betetzen dutela bermatzea du xede, aurrekontu-zikloa eta zorpetze publikoa etengabe ebaluatuz eta aurreikuspen ekonomikoak aztertuz.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.