Dosierra: 2017/CONOOR0016
Egoera: bukatua.
Proiektuaren aurrekontua: 6.713.591€
Gauzatzeko epea: 2017/10/25 -2019/01/25 (15 hilabete)
Kontratista: UTE Ferrovial-Onaindia
Planoa: Antolamendu-planoa
Egiaztatzea: Espazio Publikoaren eta Natur Ingurunearen Zerbitzua
Plazan bertan eta ondoko kaleetan egingo dira obrak, Urriaren Hamabiaren kalearen zati bat barne. Lorategidun eremuak berrantolatuko dira, eta erdialdean leku garbi bat utziko da, haur jolasak jartzeko. Horretarako iturri apaingarria kenduko da, hainbat urte baitaramatza erabili gabe. Espezie esanguratsuenak dituzten parterreak bertan utziko dira.
Posta kalea oinezkoentzat izango da erdialdean, eta alboetako kaleak kota bakarrean gauzatuko dira. Posta kalean pergola bat jarriko da, ekitaldietarako, ostegun eta larunbatetako azoka barne. Aparkalekuko instalazioak eraberrituko dira, eta oinezkoentzako sarbideak berrantolatuko; lau sarbide egokituko dira, horietako bi igogailuaz.
Argiteria, hornidura eta saneamendu instalazioak guztiz eraberrituko dira.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.