Estalitako igerilekuetara joateko erreserba

Igerilekuetara sartzeko eta edukiera mugatutzeko, sistema bat ezarri da. Sistemak aukera ematen du abonatuak eta abonatu ez direnak sartzeko.

Erreserba, abonatuentzat

Abonatuek, igerilekuetara sartzeko, aurrez aurre, online edo telefono bidez erreserba egin behar dute: (010 edo 945 16 11 00).Egun bakoitzerako erreserba bakarra egin ahal izango da 72 ordu lehenagotik. Egun bakoitzean erreserba bat baino gehiago egin daiteke, joan behar den egunean bertan erreserbatzeko tokirik badago.

Joateko online erreserba (abonatuentzat)

Abonatuei bakarrik zuzendua, eskuragarri dago udal igerileku estalietara joateko hitzordua liberatzeko aukera. Erreserba bertan behera uzteko, hiru aukera daude: aurrez aurre (igerileku estalia duen edozein gizarte-etxetan edo kiroldegitan); telefonoz, 010 telefonoaren bidez (945 16 11 00) edo erreserba egin den zentroko telefonora deituz; eta Egoitza Elektronikoaren bidez, HUT edo beste ziurtagiri digital batekin.

Erreserba online baliogabetzeko eskaera (abonatuentzat)

Erreserba baliogabetzeko eskaera aurretiazko hitzorduan izena eman duen pertsonak egin beharko du, eta 14 urte baino gutxiagoko adingabeen kasuan, aitak/amak/legezko tutoreak, honako datu hauek emanez: NAN (NANik gabeko adingabeak izan ezik), izen-abizenak, jaioteguna eta aurretiko hitzorduaren datuak (eguna, ordua eta zentroa).

Erreserba abonatu ez direnentzat

Abonatuta ez dauden pertsona guztiek, igerilekuetara sartzeko, aurrez aurreko erreserba egin behar dute. Instalazioa erabiliko den egun berean bakarrik egin ahal izango da erreserba, 8: 00etatik aurrera. Baldin eta egun horretan plaza librerik badago, edozein txandatan eta edozein igerilekutan erreserbatu daiteke

Erreserba txartelaren bidez ordaindu ahal izango da. Plaza erreserbatu ondoren, ez erabiltzeak ez du dirua itzultzeko eskubiderik emango. Abonatuta ez dauden pertsonek ezin dituzte igerilekuetara joateko erreserbak baliogabetu.

Prezioak (abonatu ez direnentzat)

Gizarte-etxeetako igerileku estaliak

  • 5 urtera artekoak: 0,00 €
  • 18 urtetik beherakoak eta 5 urtetik gorakoak: 1,90 €
  • 18 urtetik gorakoak: 3,55 €

Mendizorrotzako kirol esparrua denboraldi erregularrean

  • 4 urtera artekoak: 0,00 €
  • 5 urtetik 17 urtera bitartekoak: 3,35 €
  • 18 urtetik 24 urtera bitartekoak: 5,10 €
  • 25 urtetik gorakoak: 7,50 €

Segurtasun-protokoloa

Igerileku estaliek, udal-jardueren erabiltzaile ororentzako gomendio orokorrekin batera, segurtasun-protokolo berariazkoa izango dute.

  • Instalazioetara sartzeko, maskara behar bezala jantzita eraman beharko da nahitaez.
  • Aldagelak bakarrik arropa aldatzeko egokituta daude. Dutxak ezin dira erabili.
  • Nahitaez erabili beharko dira armairuak, eta norberaren gauzak armairuan gordetzeko plastikozko poltsa erabiltzea eskatuko da.
  • Erabiltzaile bakoitza 75 minutu egon ahal izango da igerilekuan gehienez ere, 15 minutu sartu eta prestatzeko, 45 minutu ur-ontzi barruan egoteko (ur-ontzian gehienez ere 2-4 pertsona egon ahal izango dira kale bakoitzean) eta beste 15 minutu ireteteko. Zirkulazioaren noranzkoak errespetatzea gomendagarria da, jende pilaketak saihesteko.
  • Erabiltzaileak erreserbatutako txandaren hasi eta ondorengo 30 minutuetan baino ezingo da sartu. Denbora hori igarotakoan, ezin izango da sartu.
  • Igerilekurainoko sarbidea adierazitako jarraibideak errespetatuz egingo da, jende pilaketak saihesteko

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.