Falerina lorategiko (Montehermoso jauregia) parterrea erabiltzeko baimena esleitzeko deialdia genero-ikuspegia duen lorategi ekologiko komunitario bat garatzeko
2024ko urriaren 8an argitaratua
Herritarrek espazio bat kogestionatzean datza ekimen hori, eta herritarrek hiriingurunean
biodibertsitatea mantentzen, hirian dauden landareen kopurua handitzen eta ingurumen-kalitatea hobetzen parte har dezaten ahalbidetuko du. Oraingoan, ikuspegi feministatik.
Emakumeen aldeko ekintza positibotzat ulertu beharko da, lurra landuz eta balio komunitarioak garatuz ahalduntze kolektiboa bultzatzeko espazio berri bat
eskainiz.
Deialdi honetan helburu hauek dituzten Gasteizko entitate edo elkarteek parte har dezakete, nortasun juridikoa badute eta irabazi-asmorik gabekoak badira: emakumeen ahalduntzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, jatorri desberdinetako pertsonak integratzea, gizartea edo ingurumena sustatzea eta/edo indarkeria matxistaren aurka borrokatzea.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deialdiaren oinarriak kontsultatu daitezke Udal Iragarki- taulan.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.