Udal Laborategiak gluten-analisiak egiten ditu Gasteizen saldutako elikagaietan, Arabako Zeliakoen eta Zeliakoen Senideen Elkartearekin (EZEBA) sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez.
Urtero, Laborategiak elkarteak ekarritako 70 elikagai-lagin baino gehiago aztertzen ditu.
Helburua da egiaztatzea indarrean dagoen legeria betetzen dela (828/2014 Araudia(Beste leiho batean irekiko da)), eta herritarrei analisien emaitzen berri ematea. Izan ere, egiaztapen analitikoa funtsezkoa da glutenik gabeko dieta bermeduna jarraitzeko, gaixotasun zeliakoaren tratamendu bakarra bizitza osorako glutenik gabeko dieta baita.
2025ean, Udal Laborategiak aldi berean akreditazioa lortu du glutena zehazteko bi teknikatarako: bata, saiakuntza-laborategietan erabili ohi dena, eta, bestea, berritzailea, immunoturbidimetria bidezkoa. Hobekuntza handiak egin dira, hala nola azkartasuna edo lagin konplexuetan aplikatzea. Teknika berri horren bidez glutena zehaztu dela egiaztatzen duen Estatuko lehen laborategia da. Berria irakurri(Beste leiho batean irekiko da)
Glutena zereal askoren hazian dagoen proteinetako bat da, hala nola garian, garagarrean, oloan, zekaleam, tritikalean eta espeltaren barietate batzuetan, baita horien hibrido eta deribatuetan ere. Beraz, gure dietan ohikoak diren elikagai batzuek glutena dute, hala nola ogia, pasta, galletak, pastelak eta abarretan. Era berean, produktu askok glutena ere eraman dezakete beren konposizioan, elaborazio-teknologiaren ondorioz, hala nola saltsek, prozesatutako produktuek eta beste batzuek.
Diagnostikatutako pertsona zeliakoei bakarrik gomendatzen zaie glutenik gabeko dieta. Glutena dietatik kentzeak, zeliakoak edo glutenarekiko sentikorrak izan gabe, ez du onurarik osasunerako.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.