Liburuak Trukatzeko Azoka – Liburutegien Eguna
Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko, Liburuak Trukatzeko Azoka antolatzen du urtero Gasteizko Liburutegi Sareak. Azokan, Iradier Arena literaturaz betetzen da da, baita jarduera gehiagoz ere: haurrentzako lantegiak, musika zuzenean, ipuin kontalariak… eta trukeak barra-barra, noski! Udalaren Liburutegi Sareak milaka liburu jarri ohi ditu eskura.
Hurrengo edizioa: 2025eko urrian aurreikusten da.
Lekua: Iradier Arenan izan ohi da.
Egunak: normalean, Liburutegien Egunetik (hots, urriaren 24tik) gertuen dagoen asteburuan izaten da, larunbat eta igandean.
Nahi baduzu, azken edizioaren egitaraua ezagutu dezakezu, bai eta trukearen arauak ere:
Trukearen arauak 2024
- Pertsonako 5 liburu trukatu ahal izango dira gehienez.
- Soilik 2000. urtetik aurrerako liburuak trukatzeko aukera egongo da.
- Trukatu ahalko diren liburu motak: haurrentzako eta helduentzako liburuak.
Lau kategoria desberdindu ditugu:
- 1. kategoria: Helduentzako Literatura. 2010 eta 2024 bitarteko edizioak.
- 2. kategoria: Helduentzako Literatura. 2000 eta 2009 bitarteko edizioak.
- 3. kategoria: Gaiak.
- 4. kategoria: Haur eta gazte literaturak
Edizio-urteaz gain, liburuaren ezaugarriak ere kontuan hartuko dira. Liburu bakoitzari dagokion kategoria liburuzainek erabakiko dute beti. Ados ez egotekotan, liburua ez uzteko aukera egongo da.
- 2000 baino lehenagoko edizioak.
- Aldizkariak, entziklopediak, bideoak, DVD-ak eta CD-ak.
- Testu-liburuak, unibertsitatekoak, informatikakoak edo teknikoak.
- Azpimarratuta, apurtuta edo egoera eskasean dauden liburuak.
- Liburuki solteak.
- Gida liburuak, geografia liburuak eta ikerketa soziodemografikoak.
Animaliak: etxe-animaliak ezin dira sartu, gida-txakurrak izan ezik
Liburutegi Sarearen jarduera gehiago
Ikasturte osoan zehar antolatzen dituzte jarduerak liburutegiek. Ezagutu programazioa Udal Liburutegi Sarearen orrialdean.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.