Eskola feminista. Elkarrizketa: Araba lurraren defentsan

  • 2026/02/27
  • 18:30
  • Aldabeko gizarte-etxea (Areto nagusia)
  • Publiko guztiak
  • Euskara

Eli Pagola bertsolari eta kazetaria kolaboratzailea da Argia, Naiz eta Naiz Irratia hedabideetan, eta krisi ekosozialari buruzko “Gelditu makinak” irratsaioa zuzentzen du azken horretan; bada, berak gidatuko du Araba Bizirik lurraldearen aldeko mugimenduko militante Rebeka González de Alaiza Pérez de Villarreali zuzenean egingo zaion elkarrizketa hau. Araba Bizirik kolektibo plural eta anitza da, eta Arabako hainbat eskualdetako herritarrek eta auzo-plataformak osatzen dute. Lurraldea makroproiektu energetiko eta industrialetatik babesteko borrokatzen du kolektiboak, makroproiektu horiek arriskuan jartzen dituztelako bai oreka ekologikoa, bai bizimodu landatarra, bai ingurunean eragiten duten erabakiak hartzeko parte-hartze demokratikoa.

Elkarrekin, begirada kritiko eta ekofeminista aplikatuta, erresistentzia molde ugariei buruz, baliabideen eta lurraldeen gainean erabakitzeko eskubideari buruz eta gizarte-mugimenduak krisi ekosozioalari aurre egiteko sortzen ari diren alternatibei buruz hausnartuko dute.

Sarbide mota

Gonbidapenak
Gonbidapenak eskatzeko datak
Noiztik: 2025/09/08 08:30

Informazio gehiago

Jarduera hau Eskolako atal berri bati dagokio: Eremu beta feminista. Formatu txikiko proposamenak jasotzen dituen espazio esperimentala; probatzeko, arriskatzeko eta partekatzeko gunea. Denetarik izango da: elkarrizketak, poesia, bakarrizketak eta sortzen joango diren beste adierazpide batzuk. Eszenatoki irekia, hizkuntza artistikoen aniztasunari eta esperimentazio kolektiboari.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.