"Aretxabaleta-Gardelegi" 19. sektorean familia bakarreko bizitokietarako lursailen partaidetzak besterentzeko prozedura irekia

Gasteizko Udalaren Ensanche 21 Zabalgunea, SA hirigintza-sozietateak prozesu publikora deitu du, "Aretxabaleta-Gardelegi" 19. sektorean familia bakarreko bizitokietarako bi lursailetan dituen partaidetzak besterentzeko.

Hauek dira besterendu nahi diren lursailak:

  • 1. multzoa: % 21,76ko partaidetza "Aretxabaleta-Gardelegi" 19. sektoreko OR-9-2-11 lursailean, hirurehun eta hirurogeita zortzi metro koadro eta berrogeita sei decímetro koadro dituena (368,46 m2).
    Horri ehun eta hirurogeita hamar metro eta berrogeita hamaika decímetro koadroko aprobetxamendua (170,51 m2e) dagokio, familia bakarreko bizileku libreetarako.
  • 2. multzoa: % 13,32ko partaidetza "Aretxabaleta-Gardelegi" 19. sektoreko OR-9-3-13 lursailean, hirurehun eta berrogeita hamar metro koadro eta hamabost decímetro koadro dituena (350,15 m2).
    Horri ehun eta hirurogeita bi metro eta hirurogeita hemeretzi decímetro koadroko aprobetxamendua (162,79 m2e) dagokio, familia bakarreko bizileku libreetarako.

Eskaintzak aurkeztu epea 2018ko uztailaren 31n bukatu da.

Kontsultak

  • Ensanche 21 Zabalgunea.
  • Frai Francisco Vitoria ibilbidea, 21C; 01007 Vitoria-Gasteiz.
  • Telefonoa: 945 16 26 00. Fax: 945 16 19 19

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.