Erdialdeko ibilbidea - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Ibilbidea
Abiapuntua: Eusko Legebiltzarra
-
Eusko Legebiltzarra
Santa Klara komentua izandakoaren orubean dago, eta, 130 urtez, hiriko Erdi Mailako Irakaskuntza Institutua izan zen. XIX. mendean eraiki zuten, komentu zaharraren materialak erabilita. -
Maria Sortzez Garbiaren Katedrala
Estilo neogotikoa du, eta eraikitzeko lehen proiektua 1907an egin zen. Erlijio Artearen Museo Diozesiarra dauka barruan. -
Probintzia jauregia
Arabako Foru Aldundiaren egoitza da. Hasiera batean, behe-solairua baino ez zeukan. 1858an, karlistaldiaren ondoren, goiko atala gaineratu zitzaion. -
Andre Maria Zuriaren plaza
Erdi Aroko merkatuaren plaza izan zen, eta hiriko gune nagusia da. Gasteizko guduaren monumentua topa dezakegu bertan, zeinak 1813ko uztailaren 21ean Napoleonen tropak garaitu izan oroitzen duen. Halaber, Gasteizko landare-eskultura dago, "hiri berdearen" ikurra. -
Espaina Plaza edo Plaza Berria
Arkupedun plaza hau Justo Antonio Olagibel arkitekto gasteiztarraren zuzendaritzaren pean eraiki zen 1781aren eta 1790aren artean, harresietatik kanpo azokak eta jaialdiak egiteko esparrua falta baitzen. Hementxe daude udaletxea eta Turismo Bulegoa. -
Foru plaza
1982an inauguratu zuten, eta Peña Gantxegi arkitektoak Txillida eskultorearekin batera Foruei buruzko 1876ko Legearen mendeurrena oroitzeko xedez egindako proiektua da. -
Artium - Arte Garaikidearen Euskal Zentro - Museoa
Euskal Herriko eta Espainiako arteen bilduma handia dauka, 3.000 artelanetik gorakoa, baita erakusketa programa garrantzitsua eduki ere.
Lotutako informazioa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.