Gautxori - Eskaripeko zerbitzua
Gaueko autobus-zerbitzu honen xedea emakumeen eta 18 urtetik beherakoen joan-etorrietan segurtasuna hobetzea da. Gautxoriko lineetan eskaintzen da zerbitzua, ibilbideko geltoki ofizialen artean igotzea edo jaistea eskatzea ahalbidetzen duena.
Horrez gain, beste hobekuntza bat eskainiko dio Gautxorik erabiltzaile orori: zenbait lekutan eskaripean jaisteko aukera.
Eskaripean autobusera igo eta jaisteko zerbitzua, emakume eta adingabeentzat
Bi aukera daude:
- Zerbitzu pilotu honek Gautxoriko gaueko linea guztietako geraldi more gisara zehaztutako lekuetan autobusera igo zein jaisteko aukera ematen du, «Gautxori Morea» izeneko aplikazio mugikorraren bidez.
- Eskaeripeko igoerakapp-aren bidez bakarrik egiten dira. App-a bi bide hauetako batetik jaitsi daiteke: Apple Store edo Google Play
- App-a instalatu ondoren, erregistratu egin behar zara, zure datu pertsonalak eta garraio-txartelaren (BAT, Barik edo Mugi) zenbakia emanez.
- Erregistro-prozesua amaitzeko, egiaztapen-kode bat jasoko da, eta, sartu ondoren, app-a erabili ahal izango da Gautxori erreserbatzeko.
- App-an non igo eta non jaitsi nahi duzun aukeratu ahalko duzu.
Informazio gehiago bideo honetan:
https://www.youtube.com/watch?v=tyI00D_2Nyk- Zerbitzu honek autobusetik jaisteko aukera ematen du, soilik jaisteko.
- «Gautxori Morea» app mugikorra erabili beharrik gabe geraldi more baten bidez autobusetik jaisteko balio du.
- Berariaz eskatu behar zaio geratzeko gidariari, geratu nahi den lekutik gutxienez geltoki bat lehenago. Gero, autobusaren aurrealdera joan beharko du eskatzaileak, eta bertatik irten, aurrealdetik.
- * Gogora ezazu: autobusera berariaz eskatuta igo nahi baduzu, nahitaez «Gautxori Morea» aplikazioaren bidez egin beharko duzu eskaria.
Kontsulta ezazu mapan sistema berriaren xehetasunak. Geraldi moreak kolore moreko puntuen bidez adierazten dira:
Gainera, eskaripeko geraldiak, erabiltzaile ororen eskura
- Edonork eskatu dezake eskaripeko geraldia, baina gidariari eskatu behar zaio aurretiaz.
- Gaueko G2 eta G3 lineetan dago erabilgarri.
- Jaisteko geraldiak izango dira, soilik jaisteko. Ez da autobusera igotzerik onartuko.
- Linea hauetan balia daiteke zerbitzua:
- G2 linean eskaripeko geraldiak egiteko hiru leku daude.
- G3 linean eskaripeko geraldiak egiteko leku bat dago.
- Mapan (pdf) jaisteko lekuak kontsultatu ditzakezu, lauki batekin adierazita daude (
G2 | G3).
Segurtasun-baldintzak
Erabiltzaileak arriskurik ez izateko moduan jaitsi beharko da:
- Horrenbestez, espaloia duten lekuak izan beharko dira.
- Ibilgailuak ezingo dira gelditu izkina, bidegurutze nahiz bidebanatze batetik 5 metro baino gutxiagora, ezta irlatxo, erdibitzaile, trenbide-pasagune, bizikleta-pasabide, oinezkoen pasabide eta espaloi beheraguneetan ere.
- Zubi eta pasabide jasoetan nahiz horien azpian ere ezingo dira gelditu.
- Autobusek ezingo dituzte ibilgailuak eraikinetara sartzeko pasabideak oztopatu, horiek behar bezala seinaleztatuta badaude, ezta pertsonak eraikinetara sartu nahiz horietatik ateratzeko erabilera normala ere.
- Saihestuko egingo dira zirkulatzen ari diren gainerakoen ikusgarritasuna oztopatzen duten lekuak.
Gautxoriri buruzko informazioa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.